II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
CAPARROSO
Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hona hemen, zehaztuta, behin betiko onetsi den aldaketa:
Kreditu gehikuntza:
-Gastua goititurik:
1 581 21700 "Herrilurretako bide eta ondasunetako mantentze lanak": 13.000,00 euro.
1 581 22102 "Herrilurretako ureztatzeko ura": 17.000,00 euro.
-Finantzaketa:
1 870 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako": 30.000,00 euro.
Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2008ko otsailaren 26an.-Jarduneko alkate udalburua, María Jesús Arana Aicua.
Iragarkiaren kodea: L0803287