II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BAZTAN
Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Elizondori dagokiona. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 16. poligonoko 21(P) eta 22. lurzatien erabilera aldatzen duena. Barbarin Gómez arkitektoak 2008ko urtarrileko datarekin prestatu du eta espres irekitako espedienteari lotu zaio. Baztango Udala da sustatzailea.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Elizondon (Baztan), 2008ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0803269