II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
Aurrekontuko 01/2008 aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko urtarrilaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 01/2008 aldaketaren espedientea Udalaren 2008ko aurrekontu orokorrean, 2007tik luzatu baita. Aldaketaren ondorioz, kreditu gerakinak sartuko dira.
Iragarkia 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.
Hona hemen, zehaztuta, behin betiko onetsi den aldaketa:
-Gastu goititua:
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 13.000,00 euro.
Gastu goititua, osotara: 13.000,00 euro.
-Gastua beheititua:
Dirusarreren superabita, indarra duen aurrekontuan: 13.000,00 euro.
Gastu beheititua, osotara: 13.000,00 euro.
Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2008ko otsailaren 25ean-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0803141