38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa xehakatua, Elizondori dagokiona. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 16. poligonoko 232. lurzatiari (Elizondoko hiri-lurzorua) dagokiona. Laborra eta Valer arkitektoek prestatu dute 2007ko abenduaren 10eko datarekin, eranskina 2007ko abenduaren 18koa da eta espres irekitako espedienteari lotu zaio. Salvador Sobrino Fernández jauna da sustatzailea.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2008ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0803268