38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

UHARTE

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Auto Areta, S.L. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Tokia: Uharteko Aretako industrialdea, Altxutxate karrika, zb.g. Espedientearen zenbakia: 2008AACC0004.

Uharten, 2008ko otsailaren 27an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0803332