38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, aprobetxamendua neurtzeko irizpideei buruzkoa, Barbarin Gómez arkitektoak 2008ko urtarrileko datarekin prestatua, espres irekitako espedientearen parte baita. Baztango Udala da sustatzailea.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2008ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0803266