38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

Txistu irakasle izateko deialdia

Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 19an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, bertzeak bertze:

Ikusirik Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia, erabaki da: Onestea Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia.

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAREN ZERBITZUKO TXISTU IRAKASLE

izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia

1. araua. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzea.

1.2. Izendapenak Tafallako Udalaren Musika Eskolako nomina eta plantillako langile finko, lanaldi partzialekoa, bilakatuko du hautatua, ondorio guztietarako bilakatu ere, lanpostuaren jabe egiten den egun beretik, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio. Gaur egun, txistu irakaslearen lanpostua bere titularrak betea dago eta hura bere borondatez uztekotan dagoenez, lanpostuaren jabetza hartzea eta hautapen prozesu honen ondotik eginen den kontratazioa ez dira gauzatuko, ezta ondoriorik izanen ere, lanpostuaren titularrak kargua behin betikoz eta bere borondatez utzi eta, beraz, lanpostua hutsik gelditzen ez den bitartean. Hori, aurreikusten ahal denez, 08/09 ikasturtearen hasieran gertatuko da.

1.3. Urteko lansari gordina Tafallako Udalaren Musika Eskolako irakasleendako finkatua izanen da, ikasturte bakoitzerako ezartzen den lanaldiaren araberako proportzioan.

1.4. Kontratatzen den izangaiak ikasturte bakoitzaren kontratuan ezartzen zaion lanaldia izanen du.

Lanaldi hori doitu eginen da ikasturte bakoitzerako egiten den kontratuan, Tafallako Udalaren Musika Eskolan kasuan kasuko espezialitatean matrikulak duen bilakaeraren arabera.

1.5. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. araua. Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko kidea den estatu batena edo bertze edozein estaturena, haietan Europako Batasunak eginiko eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen indarrez aplikatzen baldin bada langileen zirkulazio librea, Europar Batasuna eratu zeneko itunean zehaztu zen bezala. Espainola ez bertze nazionalitate bat dutenek gaztelaniaren ezagupen egokia frogatuko dute, betiere.

b) Musikako irakasle titulua izatea, 1966ko ikasketa plangintzako maila ertainekoa edo horren baliokidea, bete beharreko lanpostuaren espezialitatekoa.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Aitzineko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako epean eta eran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea burutzen denean betetzen direla ulertuko da, hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte.

3. araua. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eskabideak, eta haiekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia.

b) Deialdi honetako 2.1.b) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, egiaztatu ahal izateko.

c) Lehiaketaldiko baremoaren irizpideen ariora baloratzen ahal diren merezimendu guztien frogagiriak. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin frogaturik ez dauden merezimenduak.

d) Oposizioan interpretatzeko izangaiek aukeratzen dituzten obren fotokopia.

3.2. Ezinduek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Eskabidea onartua izateko, inprimakia behar bezala bete behar da eta, aipatu dokumentazio erantsiaz gain, nahiz eta ez dagoen batera aurkeztu beharrik, bertze hau ere aurkeztu beharko da aipatu epearen barnean: proiektu pedagogikoa, deialdi honetako 6.1.2.c) oinarrian adierazia. Lan hori gutunazal itxian aurkeztuko da eta gutunazalaren kanpoko aldean ez da izangaiaren daturik ageriko, baina aukerakoa da lelo bat idaztea. Gutunazal horren barnean, lanaz gain, bertze gutunazal itxi batean, lana egin duen izangaiaren datuak ere agertuko dira.

4. araua. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Musikako Eskolako buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoren, Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. araua. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Tafallako Musika Eskolako Batzordeko burua.

Ordezkoa: Tafallako Musika Eskolako buruak zehaztuko du.

Lehen mahaikidea: Tafallako Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Bigarren mahaikidea: Amaia Ruiz Marcolain, deialdiko espezialitateko irakaslea. Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Hirugarren mahaikidea: Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasketa burua.

Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Laugarren mahaikidea: Tafallako Udalaren Eskolako langileen ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: ordezkari sindikala, laugarren mahaikideak izendatuko duena.

Idazkaria (hizpidearekin baina botorik gabe): zehaztu beharrekoa.

Ordezkoa: idazkariak hautatuko du.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, epamahaiak jarduteko beharrezkoa izanen da kideen gehiengo absolutua bertan egotea.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

6. araua. Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu.

Merezimendu guztiak oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatuak izan beharko dute, bertzenaz aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendu bat kontuan hartu.

6.1.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldian gehienez ere 85 puntu lortzen ahalko dira.

Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

A.-Irakaskuntzako ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 35 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 20 beharko dira gainditzeko.

Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko bi eskola ematea ikasle hasi berri bati eta hastapena egindako bertze bati. Eskolek 20 minutu iraunen dute gehienez ere. Izangaiak aukeratuko du zer gai azaldu nahi dituen. Eskolak buruturik, izangaiak horietan egin duen planteamendua defendatuko du epaimahaiaren aitzinean, goiti-beheitirik izan baldin bada horien gainean ariko da eta emaitzaren balorazioa eginen du. Epaimahaiak denetariko galderak egiten eta argibideak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, emandako eskolen, alderdi pedagogikoen edo bertze edozein konturen gainean. Epaimahaiak onerako baloratuko ditu izangaiaren baliabideak ikasleen arreta bereganatzeko, komunikatzeko duen ahalmena, haiengana jotzeko eta proposamenak aurkezteko manera, eskola norainoko dinamismoaz planteatzen duen, etab.

Ariketa buruturik, epaimahaiak iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda emanen du argitara, eta hurrengo ariketaren data eta lekua jakinaraziko. Ariketa honetan 20 puntu erdiesten ez dituztenek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

B.-Interpretazio ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 14 beharko dira gainditzeko.

Kontzertuko programa bat interpretatuko da. Izangaiak berak aukeratuko du eta gutienez 15 minutu iraunen du eta gehienez 25.

Hona epaimahaiak zer baloratuko duen: programaren barietatea, zailtasun teknikoa eta interes artistikoa, barietate estilistikoa, eta izangaiaren kalitatea eta heldutasuna bai teknikoa bai musikala.

Bertze musikari batzuek edo grabazio musikalek laguntzen ahalko diote izangaiaren interpretazioari, hala behar izatekotan.

Ariketa buruturik, epaimahaiak iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda emanen du argitara, eta hurrengo ariketaren data eta lekua jakinaraziko. Ariketa honetan 14 puntu erdiesten ez dituztenek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

C.-Proiektu pedagogikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, gutienez, 14 beharko dira gainditzeko.

Deialdiko espezialitaterako proiektu pedagogiko bat aurkeztu eta defendituko da epaimahaiaren aitzinean. Proiektu hori idatzita aurkeztuko da, 3.4 oinarrian adierazi den bezala, epaimahaiak aztertu ahal dezan izangaiak horren defentsa egin baino lehen. Epaimahaiak ez du jakinen proiektu pedagogiko bakoitza norena den, harik eta defenditzeko unea iritsi arte.

Proiektu pedagogikoan, irakasle espezialista gisa aritu nahi duen ikasgaiari buruzko bere proposamen pedagogiko osoa bilduko du izangaiak. Hona zer sartu behar duen proiektuan: helburuen eta edukien proposamen justifikatua, horien sekuentziazioa ikasturtez ikasturte eta mailaz maila, metodologiari eta ebaluazioari dagozkion baliabide guztiak, eskolak antolatzeko orientabideak eta abar. Aipatu lanean ere izangaiak biltzen ahalko du prestakuntzan eta praktikan duen esperientzia, eta, esperientzia hori oinarritzat harturik, egin den etengabeko gogoetaren ondotik lortu duen musika hezkuntzari buruzko planteamendua. Halaber, izangaiak berak sortutako material didaktikoak, unitate didaktikoak, bibliografia eta abar aurkezten ahalko ditu.

Izangaiak aurkezten ahalko ditu bere planteamendu pedagogikoak hobeki janzteko egokitzat jotzen dituen material guztiak (teknikoa, didaktikoak...) eta, nolanahi ere, aitzinetik jakinarazi beharko dio Udalaren Musika Eskolako zuzendariari, horrek deus prestatu behar izanez gero, presta dezan.

Izangaiak gehienez ere 45 minutu izanen ditu bere proiektu pedagogikoa defendatzeko. Jarraian, eztabaida dialektikoan ariko da epaimahaiarekin. Epaimahaiak denetariko galderak egin eta argibideak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, defendatutako proposamenaz edo lanpostuari dagokion bertze edozertaz.

Hona epaimahaiak zer baloratuko duen onerako: aurkezturiko lanaren kalitatea, ideien argitasuna hura defendatzerakoan, izangaiak erakutsitako ezagutzak, bere planteamenduen koherentzia, sormena, orijinaltasuna, hala nola proposamen osoa bat datorren Tafallako Udalaren Musika Eskolak zentro gisa duen filosofiarekin.

Tafallako Udalak bermatuko du proba honetan aurkezturiko informazioaren konfidentzialtasuna. Aipatu informazioa gordeko da hautapen prozesu hauen espedientean, eta ez da inola ere hedatuko.

Epaimahaiak antzemanez gero aurkezturiko lana ez dela izangaiak egina, izangaia zuzen-zuzenean baztertuko du hautapen prozesu honetatik.

Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko, parte hartzen duten mahaikide guztien kalifikazioen banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da, baina muturreko kalifikazioak, hau da, handiena eta txikiena, baliogabetuko dira.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek NANa aldean dutela agertu beharko dute.

6.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

7. araua. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du aditzera, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako emaitzak batu ondoan eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Epaimahaiak Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeari igorriko dio zerrenda hori eta puntuaziorik handiena eskuratutako izangaia izendatzeko propoposamena eginen dio. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.2. Proposaturiko izangaiaren aldeko izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 30 egun naturaleko epean, hark agiri hauek aurkeztu beharko ditu Tafallako Udaleko bulegoetan:

a) Jaiotagiriaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala egiaztatua, edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

c) Osasun ziurtagiri edo txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko dion eritasun edo akats psiko-fisikorik ez duela egiaztatzen duena. Udalak erabakiko du zein mutua patronalek egin behar duen agiria.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearena, eta inongo administrazio publikoaren zerbitzutik berezia ez izanarena.

e) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

7.3. Epearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere jarduketa guziak baliogabetuta geratuko dira, deusetan ukatu gabe, hala bada, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik letorkeen erantzunkizuna.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eginen da, aldi baterako kontratazioetarako erabiltzeari begira, Tafallako Udalaren Musika Eskolaren beharren arabera.

8. araua. Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Hautapen prozedura burututa eta izangaiak aurreko 7.2. oinarrian zehaztutako agiriak aurkezturik, organo eskudunak proposaturiko izangaia izendatu eta kontratatuko du, eskatutako baldintzak ezarritako moduan eta epean bete baditu.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetzarik hartzen ez badu epe horretan, izendapenak lekarzkiokeen eskubide guztiak galduko ditu, 7.3 atalean ezarritako moduan eta ondorioekin.

9. araua. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik egintza egin duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2007ko otsailaren 19an.-Alkate udalburua, Cristina Sota.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..........................., adinez nagusia; NAN zenbakia: ............, jaioteguna: .........., jaioterria: ............. (................), bizilekua: ............. (................), karrika: ..............................., zenbakia: ......, posta kodea: ............, telefonoa: ..............

Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala adierazten dut.

Orobat, karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onartu eta, horren ondorioz, Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO BATZORDEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

Atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere.

1. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, administrazio publikoen musika eskoletan edo kontserbatorioetan egindako zerbitzuak; ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.

Ikasturte osoa baino gutxiagoko zati edo hilabete bakoitzeko, aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,125 puntu hilabeteko.

2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, bertze musika eskola batzuetan egindako zerbitzuak; ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu, gehienez ere 3 puntu.

3. Irakaskuntza arautuko bertze ikastetxe batzuetan musika irakasle gisa igarotako ikasturte bakoitzeko, 0,75 puntu (gehienez ere 3 puntu).

2 eta 3. puntuetan, ikasturte zatiak direnean, 0,06 puntu emanen da hilabete bakoitzeko.

Frogagiriak: titulu administratiboaren edo izendapenaren nahiz kontratuaren fotokopia egiaztatua edo kasuan kasuko ikastetxeko idazkariak luzatu eta zuzendariaren oniritzia duen ziurtagiria, bertan ikasgaia eta zerbitzuen iraupena jasoko direla. Atal honetan ikasturte osotzat hartuko da urritik ekainaren 30a arteko aldia. Zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.

2.-Ikasketa merezimenduak.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

1. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatean goi mailako titulua izatea: 2 puntu.

2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatekoa ez den bertze titulu bat izatea, musika arloan, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu bakoitzeko.

3. Pedagogiaren arloko titulua izatea, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu bakoitzeko.

4. Irakasgaitasun Ziurtagiria izatea, unibertsitate batek luzatua: 0,50 puntu.

Ikasketa merezimenduak izenburuko 2. puntuko 2, 3 eta 4. atalengatik gehienez ere 2 puntu eskuratuko dira.

5. EGA titulua edo euskarazko baliokidea, Hizkuntza Eskola Ofizialak luzatua: puntu 1

3.-Bertze merezimendu batzuk.

1. Prestakuntza ikastaroak.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

Hezkuntza administrazioek edo unibertsitateek emandako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak gainditu izana. Ikastaroak sartu nahi den espezialitatearekin lotutakoak edo eskola-antolamendu, hezkuntzari aplikatutako teknologia berri, psikopedagogia eta soziologiarekin lotutakoak izan daitezke. Ikastoroko 10 orduko edo kreditu akademiko bakoitzeko, 0,10 puntu; gehienez ere 2 puntu. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordu baino gutxiagoko gerakina.

Egiaztagiriak: horien ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua adieraziko duena.

2. Izangaiak ekarri nahi dituen bertzelako merezimenduak, aitzineko ataletan baloratu ez badira: kontzertuak, argitalpenak, musika taldeetakoa izatea, musika emanaldien atolaketa etab.

Bertze merezimendu batzuei eskainitako 3.2 atal honek gehienez ere 3 puntu izanen ditu.

Iragarkiaren kodea: L0803290