38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzako aldaketa

Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko azaroaren 27an egin bilkuran, hondakin solidoen kudeaketa eta haiei dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onestea erabaki zuen.

2008ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 7an, argitaratu eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2008. ekitaldiko tasak:

1.a) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino hurbilago: 3 bilketa: 54,04 euro. 2 bilketa: 46,49 euro.

1.b) Baserriak, edukiontzitik 500 metro baino urrunago: 3 bilketa: 18,00 euro. 2 bilketa: 15,50 euro.

2. Saltokiak: 3 bilketa: 104,25 euro. 2 bilketa: 80,05 euro.

3. Autozerbitzuak: 3 bilketa: 156,04 euro. 2 bilketa: 110,20 euro.

4. Ostatuak: 3 bilketa: 103,94 euro. 2 bilketa: 79,82 euro.

5. Diskotekak: 3 bilketa: 171,64 euro. 2 bilketa: 121,23 euro.

6.a) 10 mahaiko jatetxeak, edo gutxiagokoak: 3 bilketa: 114,34 euro. 2 bilketa: 87,80 euro.

6.b) 10 mahaitik gorako jatetxeak: 3 bilketa: 171,64 euro. 2 bilketa: 121,23 euro.

7. Hostalak. 3 bilketa: 103,94 euro. 2 bilketa: 79,82 euro.

8. Kanpinak: 3 bilketa: 171,64 euro. 2 bilketa: 121,23 euro.

9. Eskolak: 3 bilketa: 156,04 euro. 2 bilketa: 110,20 euro.

10. Industriak eta lantegiak:

1.-9 langile arte: 103,94 euro.

2.-10-30 langile: 207,88 euro.

3.-30 langiletik gora: 415,77 euro.

Donezteben, 2008ko otsailaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena.

Iragarkiaren kodea: L0803142