II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
GOIZUETA
2008ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna. Hasierako onespena
Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2008ko otsailaren 25ean egindako bilkuran:
-Hasiera batez onestea Goizuetako 2008ko Udaleko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna.
Plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna, jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.
Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 236. artikuluan.
Goizuetan, 2008ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.
Iragarkiaren kodea: L0803274