Iragarkia
38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ALTSASU
Deialdia, Altsasuko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
OINARRIAK
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdia honek Altsasuko Udaleko administrari-ofizial lanpostu bat, funtzionario araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede.
1.2. Izendapenak Altsasuko Udaleko funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera. Zein den kasua, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da.
1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Altsatsuko plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere jasoko ditu.
1.4. Lanaldi osoa izanen du.
1.5. Bere mailari eta kategoriari dagozkien eginkizunak beteko ditu; besteak beste, ondotik aipatzen direnak:
a) Idazkaritzan laguntzea osoko bilkuretako eguneko gai-zerrendak eta deialdiak transkribatzen, baita Tokiko Gobernu Batzarrarenak ere, bilkurak arruntak zein bereziak izan.
b) Bilkuretako deialdiak eta dokumentazioa prestatu, sailkatu eta Udalbatzako kideei igortzea, baita prentsa, buletinak eta abar.
c) Idazkaritzan laguntzea bilkuretako aktak transkribatzen, baita haietan hartutako erabaki eta ebazpenak bete eta igortzen ere.
d) Osoko Bilkuraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren akta liburuak prestatu eta editatzea, baita Alkatetzaren ebazpenak ere: haien erregistroa kudeatu eta kontrolatzea, artxibatzea eta, hilero, erakunde eskudunari igortzea.
e) Alorreko espedienteak kudeatu eta tramitatzea, dokumentu, irizpen, ebazpen, erabaki eta gainerako eginbide osagarriak erantsita, eta haien arlo administratiboko gaiak tramitatu eta haien jarraipena eginda.
f) Ebazpenak, jakinarazpenak eta komunikazioak prestatzea, kopiak eta hartu-agiriak jasotzea, zein bere espedienteari lotzeko.
g) Idazkaritzarekin lan egitea Bake Epaitegiari laguntzen: izatezko bikoteen erregistroa eguneratuta izatea eta ezkontza zibilak egitea.
h) Idazkiak egitea eta agintzen zaizkion dokumentu guztiak mekanografiatu eta fotokopiatzea.
i) Bere eginkizunak betetzeko behar diren harremanak ezarri eta garatzea beste erakunde, entitate profesional eta abarrekin.
j) Biztanleen erroldari, estatistikari eta hauteskundeetako zentsuari lotutako kudeaketak egitea.
k) Udalaren alorrek behar dituzten espediente eta dokumentuak bilatzea Udalaren artxibo historikoan.
l) Alorrari atxikitako gainerako langileekin aritzea lana metatzen denean edo norbait kanpoan edo eri dagoenean.
m) Aipatutakoez gain, bere esku jartzen direnak, lanpostuari dagozkion ahalmen eta gaitasunekin bat helduz gero.
1.6. Udal bulegoetako gainerako langileen araubidea izanen du oporretarako.
1.7. Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.
2.-Betebehar orokorrrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea edukitzea eta adinez nagusi izatea.
b) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa zein psikikoa izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako II. mailakoa edo horien baliokide bat edukitzea, edo eskuratzeko moduan izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.
e) Hizkuntza Eskolaren batek emandako gaitasun agiria izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulazio bat; bestela, izangaiak hizkuntza maila aski baduela zehaztuko duen proba gainditzea. Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila edo horren baliokidea (2. hizkuntz eskakizuna) da eskatzen den ezagutza maila.
2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honen bederetzigarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean egiaztatu beharko ditu aurreko betebeharrak. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko ditu, baita oposizio-lehiaketaren prozedura bitartean ere, izendapen eguna arte.
3.-Eskabideak.
3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Altsasuko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak baino lehen. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte izanen da.
3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eredu ofizialaren araberako eskabidea, goitik behera beteta, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta NANaren fotokopia edo identifikazio agiri baliokidea.
b) Deialdi honetako 2.1.c) atalean eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena egiaztatzeko.
c) Lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera ekarriko dena, egiaztatzeko) aurkeztuko dira, baita ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak ere.
d) Hizkuntza Eskola Ofizialen batek emandako gaitasun agiriaren kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera ekarriko dena, egiaztatzeko), edo ofizialki baliokidetzat hartzen den beste tituluren batena.
3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.
4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Altsasuko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.
Deialdian izangai bazterturik ez bada, iragarkian horren berri eman eta zerrenda behin betikoa bilakatuko da. Iragarki berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.2. Izangai bazterturik bada, hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.
5.-Epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
-Epaimahaiburua: Unai Hualde Iglesias, Altsasuko Udaleko alkatea.
-Ordezkoa: Mariano García Garrancho, Altsasuko Udaleko Langileen Informazio Batzordeko burua.
-Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen ordezkaria.
-Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen ordezkaria.
-Mahaikidea: Eva Pérez Eguino, Sakanako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
-Ordezkoa: Amaia Serrano Etxaiz, Sakanako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
-Mahaikidea: ordezkari bat, Altsasuko Udaleko funtzionarioek izendatua.
-Ordezkoa: ordezkari bat, Altsasuko Udaleko funtzionarioek izendatua.
-Mahaikide idazkaria: Isaac Valencia Alzueta, Altsasuko Udaleko idazkaria.
-Ordezkoa: Silvia Gonzalo Etxarri, Bakaikuko eta Iturmendiko Udaletako idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengoa bederen bertan ez bada.
5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean, parte ez hartzeko, aipatzen diren arrazoietako bat baldin bada. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
6.-Euskara proba.
6.1. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako Euskararen Gaitasun Agiririk edo horren baliokiderik ez duten izangaiek euskaraz badakitela egiaztatu beharko dute oposizio-lehiaketa hasi baino lehen. Horretarako, bi proba eginen dituzte, idatzia bata eta ahozkoa bestea. Biak batera kontuan hartuz, gai edo ez-gai kalifikazioa emanen da. Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila edo horren baliokidea (2. hizkuntz eskakizuna) da eskatzen den ezagutza maila.
Sakanako Mankomunitateko teknikariek edo, bestela, Mankomunitate horrek izendaturiko teknikariek eginen dute proben kalifikazioa.
6.2. Proba hori bukatutakoan, gai kalifikazioa lortu dutenak edo gaitasun agiria nahiz baliokidea dutenak oposizio-lehiaketako ariketak egiten hasiko dira.
7.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
7.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 16.j artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdia argitaratzen denetik bi hilabete gutxienez iraganik hasiko da oposizio-lehiaketa. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, oposizioaldia, oinarri hauetan adierazitakoari jarraituz.
7.2. Lehiaketa (20 puntu).
A.-Esperientzia.
A.1. Tokiko administrazio publikoetan administrari-ofizialaren lanpostuan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu, urteko.
A.2. Tokiko administrazio publikoetan administrari laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu, urteko.
A.3. Bestelako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren lanpostuan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu, urteko.
A.4. Bestelako administrazio publikoetan administrari laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urteko.
Aurreko ataletan aurreikusi merezimenduak zenbatzeko, betiere lehiatzaileak lan egin duen administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko direnak, kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzualdiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baizik ez dira zenbatuko denbora tarte horretan.
Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hileko osoak kontuan hartuta. Kontratu bakoitzeko, hileko oso bat gutxienez beharko da.
Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.
Zerbitzuak bete izana frogatzen duten dokumentuetan espresuki adieraziko da zerbitzu haiek lanaldi osokoak ala murriztukoak ote ziren, eta lanaldi murritza bazen, zenbatekoa.
Aurreko ataletako batura ez da 12 puntu baino handiagoa izanen.
B.-Prestakuntza osagarria.
1. Unibertsitateko 2. zikloko edo goi mailako titulazioa: 3 puntu.
2. Unibertsitateko 1. zikloko titulazioa: 2 puntu.
3. Lanbide Heziketako 2. mailako titulua edo horren baliokidea, administrazio arloan: puntu bat.
Aurreko ataletako batura ez da 3 puntu baino handiagoa izanen.
C.-Prestakuntzako ikastaroak.
Lanpostuarekin ikusteko duten gaien gaineko prestakuntzako ikastaroak, hala nola informatikakoak, administrazio prozedurari buruzkoak eta bestelakoak, epaimahaiak baloratu beharrekoak, eta behar bezala frogatuak jatorrizko tituluaren edo fotokopia egiaztatuaren bidez. Puntuazioa honela eginen da:
-10 orduko edo gehiagoko baina 20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitza: 0,10 puntu.
-20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitza: 0,30 puntu.
-50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitza: 0,40 puntu.
Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak.
Ikastaro guztien batura ez da 5 puntu baino handiagoa izanen.
Epaimahaiak ikusgai jarriko ditu lehiaketaren puntuazioak Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean, eta oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko ditu. Oposizioa hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez, iragarriko da.
7.3. Oposizioa.
-Lehenbiziko ariketa: teorikoa, test motako 50 galdera erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz.
-Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa, non kasu bat argitu beharko baita lanpostuari dagozkion eginkizunei buruz.
-Hirugarren ariketa: informatikako proba; ariketa praktikoa ofimatikako ezagupenen gaineko probekin Windows ingurunean: Word, Excel, Access.
-Laugarren ariketa: proba psikoteknikoak.
Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.
Lehen hiru ariketetan pliken sistema erabiliko da.
7.3. Izangaiak lanpostuaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien zehaztea dute helburu proba psikoteknikoek. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du proba hau.
Proba psikoteknikoak hasi aitzin, Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanpostuaren eskakizunei buruzko proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak eskakizun horiek onetsi eta epaimahaiari jakinaraziko dio.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, behar diren probak egin ondotik, txosten psikotekniko bat eginen du izangai bakoitzari buruz; hura lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko du txostenak. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.
7.4. Buruz buruko elkarrizketa: 10 puntu emanen dira gehienez, epaimahaiak mahai gainean jartzen dizkion kontu objektiboei erantzuna eta ebazpena emateko tenorean izangaiak erakusten duen gaitasun, trebezia eta erabakitasunaren arabera; horiek zerikusia izanen dute Altsasuko Udaleko administrari-ofizial lanpostuarekin.
7.5. Oposizioko ariketen balorazioa.
Lehen ariketa. Gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak 0,40 puntu izanen du eta erantzun oker bakoitzari 0,1 puntu kenduko zaio.
Bigarren ariketa. Gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Hirugarren ariketa. Gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Laugarren ariketa: proba psikoteknikoen balorazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira 5 puntu baino gutxiago eskuratzen dutenak.
Buruz buruko elkarrizketa. Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu.
7.6. Buruz buruko elkarrizketa izan ezik, oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein pobatan 0 puntu eskuratzen duen izangaiak.
7.7. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: lehen proba (gaiak), bigarren proba (proba praktikoa) eta hirugarren proba (informatikoa). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.
7.8. Udaletxeko iragarki oholean emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago; hogeita lau ordu lehenago, hasitako proba baten jarraipena baldin bada.
7.9. Ariketak egiteko dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; bestela, kanporatu eta baztertuak izanen dira.
Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.
8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
Zazpigarren oinarrian zehaztu diren bi aldietan eskuratutako puntuazio guztiak batuta, epaimahaiak gainditzen dutenen zerrenda eginen du, puntuazioarik handienetik txikienera antolatua, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Alkatetzari, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dezan.
9.-Agirien aurkezpena.
9.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen da jatorrizkoarekin batera, egiaztatzeko).
b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
c) Osasun txostena, lanpostuaren egitekoetan aritzea eragozten dion akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik ez duela frogatzen duena. Altsasuko Udalak aukeratutako sendagile taldeak eginen du.
9.2. Inork agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu eta jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
9.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak deialdia gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.
10.-Lanpostuaz jabetzea.
10.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Altsasuko Udaleko administrari-ofizial izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.
10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
10.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Altsasuko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 9. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.
11.-Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aurrera.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.
1. ERANSKINA
Eskabide eredu ofiziala
Izena: ................. Adina: ....... NAN zk.: ............ Helbidea, jakinarazpenetarako; Kalea: ............. Zenbakia: ........ Herria: ............. Telefonoa: ..........
Zure aurrera agertu eta azaltzen dut:
-Onartua izatea eskatzen dudala Altsasuko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionario gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).
-Karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.
-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
-Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.
-Deialdiaren 2. oinarrian adierazten den titulazioa badudala.
-Euskaraz badakidala erakusteko, gaitasun probetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dudala.
-Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
-Honako merezimendu hauek alegatu eta frogatzen ditudala:
Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.
Altsasun, 2008ko ............ aren .... (e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
ALTSASUKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
2. ERANSKINA
Gai zerrenda
1. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak.
2. gaia.-Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko Bilkura, Alkatea eta Tokiko Gobernu Batzarra. Bilkuren araubidea. Informazio batzordeak. Erregelamendu organikoa.
3. gaia.-Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena. Antolaketa eta artxiboko tratamendua.
4. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Prozedura bereziak. Herritarra. Herritarren eskubideak. Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.
5. gaia.-Erregelamenduak/ordenantzak. Erregelamendua. Kontzeptu orokorra, udal ordenantza eta erregelamenduak: baldintzak eta motak. Onesteko prozedura.
6. gaia.-Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka. Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduriko gora jotzeko errekurtsoa.
7. gaia.-Nafarroako toki entitateen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestatzeko jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedura eta moduak.
8.gaia.-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Haien gaineko ideia orokorrak.
9. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua. Funtzionarioak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.
10. gaia.-Udal erroldari eta hauteskundeetako zentsuari buruzko ideia orokorra.
11. gaia.-Toki entitateen ondasunak: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Herrilurretako ondasunak.
Iragarkiaren kodea: L0803031
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
