38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MENDABIA

Deialdia, udal ikastetxeetako eskolazain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, udal ikastetxeetako eskolazain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Daniel Guimera García jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 82. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko uztailaren 4an).

Mendabian, 2008ko otsailaren 28an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0803414