II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Ordenantza fiskala, orotariko obretarako eta hirigintzako bestelako jarduketetarako lizentziak emateko tasak arautzen dituena. Akats zuzenketa
2007ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 21ean, 2008ko urtarrilaren 1ean indarra hartutako ordenantzetako aldaketen behin betiko onespena argitaratu zen.
Orotariko obretarako eta hirigintzako bestelako jarduketetarako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak transkribatzean egindako akatsa atzeman da; honako hau, hain zuzen:
1. tarifan, Etxe berriak, berrikuntzako obrak, tramitazio laburtukoak, obra txikiak, kontserbaziokoak eta apaintzekoak, eraikinak eraitsi, bota, hustu eta apeatzeko obrak egiteko lizentzietan: bada tarifa bat, karga-oinarriaren %1,03koa, 37,16 euroko gutxieneko kuota ezarrita duena, eta karga-oinarriaren %1eko tarifa izan beharko luke, 37,16 euroko gutxieneko kuotarekin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0803120