II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GOIZUETA
Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Goizuetako Udalbatzak, 2008ko otsailaren 25ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondorengo egunetik hasita, hogeitamar egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta nahi izanez gero erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea igaro ondoren, inongo alegaziorik ez balego, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Goizuetan, 2008ko otsailaren 26ean.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.
Iragarkiaren kodea: L0803277