II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALTSASU
2008ko egutegia - Egun baliogabeak
Altsasuko Udaleko Bulego Orokorren mendeko langileen 2008ko laneko egutegia onetsi behar denez, ekainaren 6ko 457/2007 Ebazpenean (2008ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen du) eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urriaren 16an hartutako erabakian (herriko 2008ko jaiak zehazten ditu) araututakoaz gain, honako hau aplikatuko da:
1. Altsasuko Udaleko bulego orokorrak egun hauetan egonen dira itxita 2008. urtean:
-2008ko maiatzaren 2an.
-2008ko ekainaren 30ean.
-2008ko irailaren 13, 14, 15, 16 eta 17an (Herriko jaiak).
-2008ko abenduaren 24an eta 31n.
-2009ko urtarrilaren 2an.
-Urteko larunbat eta igande guztietan.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.
Altsasun, 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L0803119