38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

226/2008 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Horren bidez finkatzen dira "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua (4. fasea)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abuztuaren 1eko 1056/2007 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urtarrilaren 23an emandako 13/2008 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.

2008ko otsailaren 25eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei eta Arradako kontzejubuari dei egitea, 2008ko apirilaren 8an aipatutako kontzejuan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezko bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Sagrario Melón Vital eta María Isabel Vidaurre Argote izendatzea Administrazioko ordezkari, haietako edozeinek okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza eta Alazne Sueskun Erauskin Administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Arradako Kontzejuko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2008ko martxoaren 5ean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0803764