37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, merezimendu lehiaketaren bitartez 105 buru izendatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zuen merezimendu lehiaketaren bitartez 105 buru izendatzeko deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako, honako arau hauei jarraikiz:

ARAUAK

1.-Deialdiaren xedea.

Deialdia egin da, merezimendu lehiaketaz 105 buru izendatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako, bukaeran agertzen den II. eranskinean jasotzen direnetarako zehazki.

Merezimendu-lehiaketa burutu baino lehen, deialdiko unitate organikoren bat desagertzen bada departamentu edo erakunde autonomo baten aldaketaren ondorioz, unitate horri buruz lehiaketa indargabetzeko Ebazpena emanen du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Merezimendu-lehiaketak ebazteko, honako hauek xedatzen dutenari jarraikiko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Hirugaren Xedapena, Nafarroako Administrazio Publikoen lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduko 3. saila eta 130/1998 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatu beharreko merezimenduen baremoak ezarri zituena eta deialdi honetako arauak.

3.-Burutzen eta parekatutako unitateen ezaugarriak.

II. eranskinean zehazten dira kasu bakoitzean zein mailari atxikitzen zaizkion eta zein diren deialdian parte hartu ahal izateko eta burutza eta unitate parekatu horiek (hemendik aurrera "burutzak") erdiesteko frogatu behar diren beharkizun berariazkoak, halakorik bada.

Maila bat baino gehiagotako funtzionarioentzat eskuragarri diren burutzen kasuan, lanpostu hori eskuratzen duenaren maila emanen zaio, eta lansari osagarriak, berriz, dagokion mailaren hasierako soldata oinarri hartuz kalkulatuko dira.

Burutza bakoitzaren titularraren eginkizunak hura sortzeko edo arautzeko emandako xedapenetan finkatuko dira, edota organo eskudunek unean-unean erabakitzen dituztenetan.

Burutza horiek erdiesten dituzten funtzionarioek une bakoitzeko xedapen indardunen arabera dagozkien lansariak eskuratuko dituzte.

4.-Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutzetan aritzeko baldintzak.

Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutzetan jarduteko epea sei urte naturalekoa izanen da. Epe hura buruturik, eta izendapen espresu baten beharrik gabe, funtzionarioak buruzagitza horretan jarraituko du, bitarteko moduan, harik eta, gehienez ere, urtebeteko epean egin beharreko bertze merezimendu lehiaketa baten bidez bete arte. Nolanahi ere, ez da deusetan ukatzen departamentuaren titularraren eskumena, haren kargu-uztea erabakitzeko.

Burutza baten titulartasuna merezimendu-lehiaketaz lortzen duen pertsonak ez du aurkezterik izanen beste burutza bat betetzeko ezein merezimendu-lehiaketatara, hiru urte naturaleko epearen amaiera arte.

Muga horixe aplikatuko da, halaber, titularrak izendatu zuteneko epea bete baino lehen burutza bati uko egiten badio.

Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutza baten funtzionario titularrak honako kasu hauetan utziko dio lanpostu horretan aritzeari, inolako erreserba-eskubiderik gabe eta dagozkion lansariak galduz:

a) Sei urte naturaleko kargualdia bukatzen denean.

b) Departamentuaren nahiz erakunde autonomoaren egitura organikoa aldatzearen ondorioz unitate organikoa kentzen denean.

c) Espresuki uko egitea.

d) Kargua hartu eta gero, lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko edo karguan egoki aritzeko gauza ez izateagatik edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, behar adinako errendimendurik eza nabarmentzen bada, betiere interesatuari entzutea eman eta kasuan kasuko langile-batzordeak bere txostena egin ondoren.

e) Zerbitzu berezietara edo eszedentziara pasatzeagatik, dela borondatezkoa dela nahitaezkoa nahiz berezia.

f) Diziplina-espediente baten barnean, hutsegite larri edo oso larriaren ondorioz, zehapena jartzen zaionean, edo prozesu penal batean inhabilitazio zigorra jartzen zaionean.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen artetik izendapen libreko kargu baterako izendatzen dutenean.

h) Zerbitzu-eginkizunetan aritzeko izendatzen dutenean, dela Nafarrroako Foru Komunitatean edo haren erakunde autonomoetan, dela beste edozein administrazio publikotan.

5.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Indarra duen arautegian xedaturikoarekin bat, merezimendu-lehiaketa honetako edozein burutza betetzeko deialdian parte hartu nahi dutenek, honako baldintza hauek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta izendapena egiten denean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen funtzionarioa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Deialdi honetako II. eranskinean burutza horretarako eskatzen den mailakoa izatea, edo eskatzen diren mailetako batekoa izatea, bat baino gehiago badira.

c) II. eranskinean burutzarako adierazten diren berariazko betebeharrak betetzea, halakorik bada.

Hala ere, Nafarroako Zerga Ogasunaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatutakoaren arabera, PFEZko Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko burutzara Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finkoak ere aurkezten ahalko dira, eskatzen diren beste beharrak betetzen badituzte. Aldizkako langile finkoek burutza hori utziko dute kasuan kasuko kanpainarako kontratua bukatzen zaien bakoitzean.

6.-Eskabideak, aurkezteko epea eta lekua.

a) Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2, ataria) eskuratzen ahalko dira. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak.

Horrez gain, eskuratu nahi den burutzarako eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua erantsiko da, halakorik eskatzen bada, salbu eta administrazioak izangaiari oraingo lanposturako eskatu bazion eta horretarako espresuki alegatzen bada.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak burutza bakoitzerako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8.-Epaimahaien osaera.

Deialdiko burutzetako bakoitzerako merezimendu-lehiaketa kalifikatu behar duten epaimahaiak, besterik adierazten ez bada, honela osatuko dira:

Mahaiburua: bete beharreko burutza hori atxikia duen zuzendari nagusia eta, erakunde autonomoen kasuan, zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: burutza hori atxikia egonen den Departamentuko zuzendari nagusi bat edo zuzendari kudeataile bat, edo, halakorik ezean, beste Departamentu batekoa.

Mahaikidea: Burutza atxikirik dagoeneko esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Burutza atxikirik dagoeneko esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Mahaikide idazkaria: burutza atxikia dagoen zerbitzuko edo unitate parekatuko burua.

Ordezkoa: burutza atxikia dagoen departamentuko zerbitzuko edo unitate parekatuko buru bat.

Ezein zuzendaritza nagusi edo zerbitzuri atxiki gabeko burutzen kasuan, departamentuan edo erakunde autonomoan dauden maila bereko beste organoetako titularrez osatutako da epaimahaia, hark eskaturik.

Burutza bakoitzerako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenak zehaztuko du, izenak emanez, Epaimahaia nola dagoen osatuta.

Administrazio-prozedurari buruzko arauetan abstentziorako aurreikusiriko zioak agertzen direnean, mahaikideek ezin izanen dute epaimahaian esku hartu, eta halaxe jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertze merezimendu batzuk: gehienez 25 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, hizkuntzak jakitearen puntuazioa barne, III. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu Epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Bertan, deialdiaren xede den burutzaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Aipaturiko institutuak txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari esleitzen dion puntuazioa lotzailea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzat.

Kasuan kasuko burutza zein Departamentu edo erakunde autonomori dagoen atxikirik, horrek finkatuku ditu burutza horri dagozkion eskakizunak.

d) Deialdiko burutzari buruzko Memoria: gehienez 25 puntu.

Izangaiek lehiaketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan aipatzen den epean, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzkoa, eta bertan aztertu burutza horretako eginkizunak eta betebeharrak, baldintzak eta baliabideak, bai eta deialdiko unitate organikoaren antolamendu tekniko-administratiboa ere.

Ezarritako epean lan-txostena aurkezten ez bada, lehiaketatik baztertuko da.

Izangai guztiek lan-txostena azalduko dute ahoz epaimahaiaren aurrean, Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean iragarritako jendaurreko ekintza batean. Epaimahaiaren aurreko agerraldian, mahaikideei egoki iruditzen bazaie, zilegi izanen dute galderak egitea izangaiak aurkeztutako merezimenduei buruz, eta bai lehiaketaren xede den burutzaren ezaugarriei buruz ere.

Izangairen bat lan-txostenaren ahozko azalpen eta defentsara ez aurkezteak lehiaketatik besterik gabe baztertzea ekarriko du berarekin.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Baztergarria dela kontuan harturik, lehenik lan-txostenaren azalpen eta ahozko defentsa eginen du izangai bakoitzak epaimahaiaren aurrean, merezimendu-lehiaketaren gainerako urratsak baino lehen. Gero, eta proba gainditzen dutenen kasuan bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak txosten psikoteknikoa eginen du, eta, azkenik, Epaimahaiak a) eta b) atalei buruz izangai horiek alegatutako mererzimenduak baloratu eta puntuatuko ditu.

Burutzaren gaineko lan-txostenaren proba gainditzen duten izangaiek lortutako puntuazioa lehiaketako gainerako ataletan lortutakoari gehituko zaio, bakoitzaren puntuazioa guztira zenbatekoa den jakiteko.

Burutza bakoitzerako izangaien puntuazio osoan berdinketarik gertatzen bada, administrazio publikoei emandako zerbitzuetan antzinatasun handiagoa duena nagusituko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Lehiaketako atalen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa eta bost eguneko epea ezarriko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

10.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapena eta jabetza-hartzea.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, dei egin duen organora igorriko ditu 9.d) idatz-zatian aipatzen den proba gainditu duten izangaien zerrenda, haietariko bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak puntuazio hoberena atera duen izangaia izendatuko du burutza bakoitzerako.

Izendapenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar dira.

Izendatutako lehiatzaileek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetu ezean, lehiaketako lanpostu hutsa betetzeko eskubideak galduko ditu. Kasu horretan, arau honetako lehen lerroaldeak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo lehiatzaileak beteko du hutsunea.

11.-Lehiatzaileek aurkeztutako agiriak.

Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkezten ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte halaxe eskatu ondotik. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.

Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

12.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

........................................ izateko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ....... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...............aren .......(e)an.

1.-Datu pertsonalak

Deiturak eta izena:

NANa: .......................

Helbidea: ................................................... P.K.

Etxeko telefonoa: ............................. Lantokiko telefonoa:

2.-Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Orain duen lanpostua:

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua)

b) Egungo destinoa:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Lanpostuaren maila. .................

3.-Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbestez, honako hau eskatzen dut,

Eskaera-orri honetan aipatutako deialdian onar nazatela.

Iruñean, ....(e)ko .............aren .........(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan bete beharreko atalburutzen eta bulegoburutza eta unitate parekatuen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik)

1.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazioarekiko Auzien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 17).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Zerga Aferen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8054).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Afera Zibilen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6892).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Zigor Aferen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6890).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Lan Aferen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 11).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Konstituzio Aferen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6891).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5150).

Maila: C

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia 6800).

Maila: B edo C.

Barne Zuzendaritza Nagusia - Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

-Azpiegitura Teknikoen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4440).

Maila: B

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

-Justiziako Langileen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6457).

Maila: B edo C.

Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Modernizazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6656).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Antolaketako goi mailako teknikariaren edo Antolaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea.

-Ekoizpen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8073).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Sistema informatikoetako goi mailako teknikariaren, Informazio sistemetako goi mailako teknikariaren edo Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren edo Informazio sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Azpiegitura Teknologikoen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6659).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Sistema informatikoetako goi mailako teknikariaren, Informazio sistemetako goi mailako teknikariaren edo Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren edo Informazio sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4533).

Maila: D

Betebehar berariazkoak: B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

-Psikoteknia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5114).

Maila: B

2.-Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Ekoizpen Estatistikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5126).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia.

-Inbentario Orokorraren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1358).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua izatea.

-Hornidura Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5154).

Maila: C edo D

-FEAGA-FEADER laguntzen finantziazioaren Kontrolerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7098).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua edo baliokidea izatea.

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

-Europako Prozeduren eta Dokumentazioaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4555).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua izatea. Ingelesaren jakite maila handia izatea, bai ahoz bai idatziz. Gaitasun proba baten bitartez frogatuko da, eta izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Ez gai" kalifikazioa atera dutenak lehiaketatik at geldituko dira. Proba Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan eginen da eta institutu horrek ematen duen kalifikazioa lotzailea izanen da epaimahaiarendako.

-Fondoak Kontrolatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7208).

Maila: B edo C.

Betebehar berariazkoak: Ingelesaren jakite maila handia izatea, bai ahoz bai idatziz. Gaitasun proba baten bitartez frogatuko da, eta izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Ez gai" kalifikazioa atera dutenak lehiaketatik at geldituko dira. Proba Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan eginen da eta institutu horrek ematen duen kalifikazioa lotzailea izanen da epaimahaiarendako.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Informazioaren Analisirako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7161).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

-Informazioa Eskuratzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4441).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7292).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1051).

Maila: C.

-Gerorapenak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 6846).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6109).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-PFEZko Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7187).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zuzenbideko lizentziaturaren titulua edo baliokidea izatea edo Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3.-Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Gobernuaren Eledunaren Bulegoa

-Sustapen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7159).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatura titulua edo baliokidea izatea.

Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia.

-Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66).

Maila: B edo C.

4.-Toki Administrazioko Departamentua.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

-Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5119).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

-Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4573).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

-Araubide Ekonomikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7144).

Maila: C.

5.-Hezkuntza Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33918).

Maila: C edo D

-Itzulpen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36033).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Euskal Filologiako edo Itzulpengintza eta interpretaritzako lizentziatura izatea eta EGA titulua edo baliokidea.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

-Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 32288).

Maila: C edo D.

-Obren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35118).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Arkitektoaren edo Arkitekto teknikoaren titulua izatea.

-Eskolatze Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36368).

Maila: C edo D

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

-Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntzaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36045).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegokoa edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegokoa edo Arte Eskoletako Irakasleen Kidegokoa izatea.

-Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua - Lanbide Kualifikazioen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36771).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen Kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegokoa izatea.

-Arte Ikasketen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37611).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen Kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko musika irakaslea izatea edo Musika eta arte eszenikoetako katedradunen Kidegokoa edo Musika eta arte eszenikoetako irakasleen Kidegokoa izatea. Musikako goi mailako titulua izatea.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Titulu eta Baliozkotze Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33488).

Maila: C edo D

-Informazioa Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35957).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Euskara Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36101).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: EGA titulua edo baliokideren bat izatea.

-Kultura-aniztasunaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36772).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Psikologia edo Pedagogia titulua izatea.

6.-Osasun Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5149).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

-Langileriaren Kudeaketarako eta Zerbitzu Orokorren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6473).

Maila: C edo D.

Osasun Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5890).

Maila: C edo D.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

-Erregistroaren eta Ekonomiaren Kudeaketako Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4932).

Maila: C edo D.

7.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4579).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

-Zerbitzu Orokorren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5141).

Maila: C edo D.

Betebehar berariazkoak: B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

-Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5888).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Biologoaren, basogintzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniariaren titulua izatea.

-Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4937).

Maila: C edo D.

-Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4949).

Maila: C edo D.

-Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7116).

Maila: C edo D.

-Laguntzak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5908).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Biologoaren, basogintzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren edo Oihangintzako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Piriniotako Eskualdeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7124).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Biologoaren, basogintzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren edo Oihangintzako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Erriberako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7127).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Biologoaren, basogintzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren edo Oihangintzako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7138).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua edo baliokidea izatea.

-FEAGA-FEADER Informazioa Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6788).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Informatika Sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

-Landare Biologiaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2185).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Biologiaren, Nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa

-Mahastizaintza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6806).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

8.-Gizarte Gaietako Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Informazioa Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8084).

B edo C maila.

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2844).

Maila: C edo D.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6829).

Maila: C edo D.

-Nafarroako Mendekotasun Agentzia

-Gizarte Zerbitzuetako Boluntarioen Sustapen eta Garapenerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6840).

B edo C maila.

-Langileria Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3333).

Maila: B.

-"El Vergel" zahar-etxeko Mantentze Lanen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7303).

Maila: D edo E.

-Programen Burutza Teknikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8035).

A edo B maila.

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusia

-Kontsumo Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2656).

Maila: A edo B.

Nafarroako Kirolaren Institutua

-Federazioen eta Kirol Jokoen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5029).

Maila: A edo B.

-Federazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5038).

A edo B maila.

-Kirol Jokoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7195).

A edo B maila.

Nafarroako Gazteriaren Institutua

-Prestakuntza eta Argibide Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5043).

Maila: C edo D.

9.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Kudeaketa Juridiko Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7257).

Maila: C

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Kultura Sustapenaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 34029).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

Turismo Zuzendaritza Nagusia.

-Antolamendu Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7075).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

-Sustapenerako Baliabideen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6841).

Maila: B.

-Sustapenerako Ekintzen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8078).

Maila: B

10.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

-Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1879).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Kalitate Kontrolaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3657).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Obren I. Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1886).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Obren II. Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2145).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Zainketa Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5181).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Nafarroako Erdialde-Iparraldea Zaintzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2016).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Nafarroako Mendebaldea Zaintzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1881).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Nafarroako Hego-mendebaldea Zaintzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7990).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

-Delineazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1811).

Maila: C.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo Goi mailako teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea, delineatzaile lanetan aritzeko balio duena.

-Azpiegitura Geologikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5160).

Maila: B

-Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7989).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, ubide eta portuetako ingeniariaren, nekazaritzako ingeniariaren edo biologoaren titulua izatea edo Ingurumeneko Zientzietako lizentziatura, herri lanetako ingeniari teknikoaren, nekazaritzako ingeniari teknikoaren titulua izatea, edo ingurumeneko erdi mailako teknikari izateko lanpostu baterako izendatua izana.

Garraio Zuzendaritza Nagusia.

-Araubide Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7181).

Maila: C.

-Garraio Ikuskapenaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5161).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6260).

Maila: B edo C.

11.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

-Udalen Plangintza Estrategikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7994).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

-Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5155).

Maila: C

12.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6087).

Maila: C edo D.

-Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7212).

Maila: A edo B.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

-Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5872).

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua, edo Zuzenbideako edo Soziologiakoa, edo baliokidea izatea.

Enpresaren Zuzendaritza Nagusia.

-Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7013).

Maila: C edo D.

-Energia Baliabideen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4894).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniariaren edo industriako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Iruñeko 1. Enplegu Agentziako burutza - Agoitz kalea (lanpostuaren zenbakia: 6671).

Maila: A edo B.

-Iruñeko 2. Enplegu Agentziako burutza - Yamaguchi (lanpostuaren zenbakia: 6672).

Maila: A edo B.

-Iruñeko 3. Enplegu Agentziako burutza - Arrotxapea (lanpostuaren zenbakia: 6673).

Maila: A edo B.

-Tuterako Enplegu Agentziako burutza (lanpostuaren zenbakia: 6674).

Maila: A edo B.

-Zentro Berekiaren Bulegoko Agentziaren burutza (lanpostuaren zenbakia: 5930).

Maila: A edo B.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

1) Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, betiere, deialdian eskatzen den burutzaren mailako edo mailetan eta titulazio edo lanpostuetan: 1,50 puntu, urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

6. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntu izanen da.

b) Prestakuntza, irakasle eta ikerketa lana eta bertze merezimendu batzuk:

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 4 puntu.

5) Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere 2 puntu.

6) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: bertzeak bertze, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 25 puntukoa da, gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik, plantilla organikoan merezimendutzat hartua baldin bada, 5'25 gehienez ere.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bortzen bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Iragarkiaren kodea: F0803944