37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2008ko otsailaren 14ko osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen kudeaketarako hirigintza hitzarmena Corellako Udalaren eta Udal Planeko 1. banaketa eremuko 2. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen artean; helburua da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua lagatzeko legezko betebeharra betetzea, horren ordez eskudirutan zenbateko bat ordainduz.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea bete dadin.

Corellan, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0802977