37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

AR-1 banaketa eremuko UE-2 eta UE-4 unitateen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2008ko otsailaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko 1. banaketa eremuko 2 eta 4. exekuzio unitateen xehetasun azterlana. Bideen lerrokadura aldatzea du xede, plan partzialeko zehaztasunak bete eta 114. lurzatiko bizitegia babestearren.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea bete dadin.

Corellan, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0802873