37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 12an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Buñuelgo Udal Planeko AR-1, 2. sektorea urbanizatzeko proiektua, bertako konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Buñuelen, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0802912