37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurrean egoteko epea inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betikoz onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betikoz onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK

3. kapitulua: Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 12.920,64 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 209.676,94 euro.

5. kapitulua: Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 51 euro.

Dirusarrerak, guztira: 222.648,58 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: langileen soldatak: 194.478,10 euro.

2. kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 27.229,21 euro.

3. kapitulua: Finantza-gastuak: 303 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 638,27 euro.

Gastuak, guztira: 222.648,58 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Ezkarozen, 2008ko otsailaren 13an.-Mankomunitateko burua, Antonio Azcoiti de Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0802478