37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2008ko aurrekontuan. Hasierako onespena. Kreditu berezia

Mankomunitatearen Batzordeak, 2008ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa 2008ko udal aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2008ko otsailaren 21ean.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0803029