37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OITZ

2008ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 19/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, Idazkaritza-Kontu hartzailetzak dagokion txostena egin ondotik, Udalbatzak 2008ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesdunek idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oitzen, 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L0803028