37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERBINTZANA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2008ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, Udalaren aurrekontua eta Musika Eskola erakunde autonomoarena biltzen dituena, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Horiek horrela, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Aurrekontuei eta Gastu Publikoei buruzko irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da eta hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2008ko otsailaren 11n.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0802965