37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

BURGI

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Burgiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2008ko otsailaren 29an:

2007ko uztailaren 16an hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta jendaurrean egon zen, hamabost egunean, Erronkaribarko Enpresa Parkea urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Burgiko Udalak, 2007ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioei erantzunez, Erronkaribarko Enpresa Parkea urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea erabaki zuen. Onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Era berean, Nafarroako Gobernuak 2008ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2008ko apirilaren 11n Burgiko Udaletxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Itziar Calvo Oteiza, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Alazne Sueskun Erauskin Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Burgiko Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Burgin, 2008ko otsailaren 29an.-Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0803766