37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Atarrabiako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 13an, argitaratu ziren Atarrabiako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko arduradun lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren oinarriak, eta 2008ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 7an, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda. Horren gaineko erreklamazioak egiteko epea bukatuta eta espedientea zertan den ikusita, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko martxoaren 11ko 119. ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi du:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:

Onartuak:

ALCALA GILA, SILVIA

ARBIZU LARRAÑETA, LEIRE

ARETA GAZTAÑAGA, NEKANE

ECHAIDE BAIGORRI, MARIA DEL MAR

IBAÑEZ MAYA, MIREN EDURNE

JUAREZ IRAOLA, IKER

LATIENDA MUÑOZ, JUAN

LOIDI GARRIDO, LORENA

MARIEZCURRENA BALEZTENA, JAIONE

MARQUIEGUI CANDINA, JESUS

MORENO IGOA, CRISTINA

OLAECHEA MIQUEO, AITOR

SANCHEZ URIBARRI, JOSE JAVIER

ZUDAIRE ECHAVARRI, MARIA FE

Baztertuak:

CIAURRIZ VELASCO, BAKAR (ez du NANaren fotokopia egiaztatua aurkeztu; deialdiaren 3.2 oinarria).

UNANUA BERANGO, ISMENE (ez du NANaren fotokopia egiaztatua aurkeztu; deialdiaren 3.2 oinarria).

VENTURA BASTERRICA, VICTORIA (epez kanpo aurkeztu du eskabidea; deialdiaren 3.1 oinarria).

2. Oposizioaldiko lehen ariketaren lehen proban, teorikoa baita, hainbat galdera motzi edo test modukoei, erantzun beharko zaie III. a) eranskinean jasotako gai-zerrendaren lehen zatiko gaietatik, Toki Administrazioko tramitazio administratiboaren gainean. Proba hori honako egun, ordu eta tokian eginen da:

Martxoaren 28an, ostirala, goizeko bederatzietan, Atarrabiako Udalaren Kultura Etxean (Kale Nagusia, 67).

Deialdiaren 8.6 oinarrian ezarritakoarekin bat, ariketak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

3. Deialdiaren 5.1 oinarrian xedatutakoaren haritik, Belén Juampérez Eguinoa andrea, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuaren Berrikuntza Ataleko burua, deialdia kalifikatzen duen epaimahaiko lehen kide izendatzea.

Atarrabian, 2008ko martxoaren 11n.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0804019