37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VILLAFRANCA

Deialdia, Villafrancako Udalaren zerbitzuko garbiketa, lorezaintza eta zerbitzu anitzetako kapataz lanpostu bat barne igoera murriztuan, oposizioz betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Garbiketa, lorezaintza eta zerbitzu anitzetako kapataz lanpostu bat, C mailakoa, oposizioz betetzea du helburu deialdi honek. Barne igoera murriztua eginen da Villlafrancako Udaleko funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean.

1.2. Hautaproben ondotik lanposturako izendatzen den pertsona C mailan sailkatuko da garbiketa, lorezaintza eta zerbitzu anitzetako kapataz gisa, eta maila horri dagozkion lansariak jasoko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak igoeraldi honen aurretik zuen lanpostuaren adskripzioa, ezta araubide juridikoa ere. Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Bere mailari eta kategoriari dagozkien eginkizunak bete beharko ditu, maila edo talde profesional berriaren ondorioz; orobat, bere kategoria administratiboarekin bat etorrita, betetzeko agintzen zaizkionak.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartua izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Villafrancako Udaleko D mailako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea.

b) Villafrancako Udalean igoeran jartzen den lanposturako izendapena jabetzan izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua duela frogatzea.

e) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo hura eskuratzeko moduan egotea.

f) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez ere, B mailako gidabaimenaren jabe izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke zortzi urtzeko antzinatasuna frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu ematen.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Villafrancako Herriko Etxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari egokituak izango dira eskabideak.

3.2. Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla erakusten duen dokumentazioa erantsiko zaio eskabideari.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, jarraian adierazten diren agiri hauek erantsiko zaizkio.

3.3.1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Villafrancako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Izangai bazterturik ez bada, izangaien zerrenda behin betikoa bilakatuko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzita daudela, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Carmen Segura Moreno andrea, Villafrancako Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Enrique Marín San Miguel jauna, Villafrancako Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Gelasio Fernández Morales jauna, Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: Pilar Garde Lafuente andrea, arkitektoa.

2. mahaikidea: Guzmán Soret Ruiz jauna, arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Enrique Burgui Alfaro jauna, arkitekto teknikoa.

3. mahaikidea: Luis Angel Pascual Alvarez jauna, Villafrancako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Estanislao Las Muñoz jauna, Villafrancako Udaleko funtzionarioen ordezkaria.

4. mahaikidea-idazkaria: Juan José Iribarren Laita jauna, Villafrancako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ramón Muruzábal Ruiz jauna, Arguedasko Udaleko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren gorabehera guztiak.

Halaber, oposizioaren azterketako proba guztiak edo batzuk zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barreneko jardun-arauak eman ahalko ditu; betiere, deialdiko oinarriei loturik.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta esparru horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizioaldiaren nondik norakoa.

6.1. Oposizioa fase bakarrean eginen da -oposizioaldia-, oinarri hauetan zehaztutakoari jarraituz:

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan izanen diren. Gero, eta hala bada, epaimahaiak behar den garaian argitaratuko ditu, bata bestearen ondotik, gainerako probak egiteko iragarkiak.

7. oinarria.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: galdeketa teoriko-praktikoa, erantzun-aukera batzuk emanda, idatziz egin beharko dena, deialdi honen II. eranskineko gaiari buruz. Batxilergoko edukiei dagokien ezagupen maila eskatuko da.

b) Bigarren ariketa: galdeketa teoriko-praktikoa, hau ere erantzun-aukera batzuk emanda, idatziz egin beharko dena, deialdiaren III. eranskineko gaiei buruz. Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edukiei dagokien jakite-maila eskatuko da.

7.2. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta 60 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, honela banaturik:

Lehen ariketa: Gehienez ere, 30 puntu.

Bigarren ariketa: Gehienez ere, 30 puntu.

Bi ariketak batuta 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.3. Oposizioko bi ariketak egun berean eginen dira, plika sistema erabilita. Plikak jendaurrean irekiko dira eta Villafrancako Udalaren iragarki oholean aditzera emanen. Jendaurreko egintza hori bukatuta, epaimahaiak iragarki oholean argitaratuko ditu emaitzak.

7.4. Probak dei bakarrean eginen dira, eta izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

8. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

8.1. Oposizioko ariketen kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Udalaren iragarki oholean eta ariketak egin diren tokian, azterketa gainditu dutenen puntuazioa, oposizioko bi ariketetan lortutako kalifikazioak batu ondoren.

8.2. Epaimahaiak oposizioa gainditzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena edo lanpostua esleitzekoa igorriko dio organo eskudunari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Deialdi honetan aipatu hautapen prozesua bukatutakoan, epaimahaiak proposatutako izangaiak izendatuko ditu Villafrancako Udaleko alkateak igoera txandako lanpostuak betetzeko.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara eta ondorio ekonomiko eta administratiboak sortuko ditu ebazpenean zehazten den egunetik aitzina.

9.3. Egun horretarako jabetza hartzen ez dutenek hartan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edota

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, jakinarazpen egunaren biharamunetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, hilabeteko epean, Villafrancako Udaleko alkateari zuzendua.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ................................., adinez nagusia, N.A.N.: ................., sorteguna: ................., sorterria: ...................., helbidea: ........ (.........), kalea: .........., zenbakia: ..........., posta kodea: ........, telefonoa: ..................

2.-Datu administratiboak:

a) Zer lanposturako izendatu ninduten ............... (Villafrancako Udaleko lan-kontratuduna edo funtzionarioa).

b) Egoera administratiboa.

Jardunean (horren baliokidea bada, adierazi zein den)

c) Egungo destinoa

d) D mailakoa edo taldekoa.

3.-Izenpetzen duenak bere ardurapean azaltzen du baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete ere, honako deialdian parte hartzeko: Villafrancako Udalean D mailatik E mailara igotzeko deialdian parte hartzeko, oposizio bidez eta barne igoera murriztua eginez.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

4.-Deialdi honetan parte hartzeko, 2.1 oinarriak eskatzen dituen agiriak, titulua barne, aurkezten ditudala.

(Igoeran parte hartzeko erabilitako sarbidea X batez adierazi):

f Titulazioa eta bost urteko antzinatasuna.

f Zortzi urteko antzinatasun onartua.

Horrenbestez,

Eskabidea behar bezala eta bere garaian aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut eta, hortaz, honako honen sinatzailea onartzeko D mailatik C mailarako barne igoera murriztuko deialdian, oposizio bidez Villafrancako Udaleko (Nafarroa) garbiketa, lorezaintza eta zerbitzu anitzetako kapataz izateko.

Villafrancan, 2008ko ......................aren...............(e)an.

(Sinadura)

VILLAFRANCAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Kultura orokorreko gaiak

II. 1. Komunikazio alorra:

1.-Erabilera ohikoa duten idazkiak (informatiboak, literarioak,...) ulertzea, ideia nagusien eta hauen arteko harremanen laburpena. Hainbat testu motari dagozkien oinarrizko alderdi batzuk aztertzea (egitura, hiztegia, puntuazio ikurrak...).

2.-Hainbat motatako testu errazak prestatzea (narrazioak, deskripzioak, elkarrizketak, txostenak...) dagokion testu egitura erabiliz, ortografiako arauak betez eta testuari batasuna ematen dioten oinarrizko prozedurak (loturak, aditz denbora, puntuazio ikurrak...) erabiliz.

3.-Sinboloak, irudiak, planoak eta grafiko sinpleak ulertzea.

4.-Ordena alfabetikoa ongi ezagutzea, hiztegia, gida, telefonoa, zerrendak... aise erabiltzeko.

5.-Inprimakiak, galdera sortak eta formulario sinpleak ulertu eta betetzea

II. 2. Matematika arloa:

1.-Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ordenatzea.

2.-Eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun arazo txikiak konpontzea oinarrizko lau eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) erabiliz, zenbaki naturalekin zein hamartarrekin.

3.-Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.

4.-Irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak bereiztea. Oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera) zein diren jakitea.

II. 3. Ingurune sozialaren eta naturalaren arloa:

Udal mugapeko alderdiak eta kaleen izenak. Izen ofizialak eta tradiziozkoak.

Villafrancako Udalaren egitura eta gobernu organoak.

III. ERANSKINA

Lanbide arlo batzuen eduki teoriko-praktikoei buruzko gaiak, lorezaintzako mantentze-lanei, garbiketari eta konponketa lan errazei lotuak

1. gaia.-Lorezaintzako kontserbazio lanak: soropilak eta belardiak zaintzeko lanak. Ureztatzea. Mota. Soropila segatzea. Berrereintza. Zohien bidez berritzea.

2. gaia.-Zuhaitzak eta zuhaixkak zaintzeko lanak: ureztatzea. Mota. Hondeatu eta jorratzea. Kimatzea.

3. gaia.-Landare loredunak eta landare erraboildunak zaintzeko lanak: ureztatzea. Mota. Substratua ematea. Lurra prestatzea. Garbitzea eta kentzea.

4. gaia.-Sortze eta berriztatze lanak lorezaintzan: soropila berriztatzea eta ereitea. Berrereiteko moduak. Horiek egiteko aroa. Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak berriztatzea. Urteko landareak. Biurteko landareak. Landare erraboildunak. Landare bizikorrak.

5. gaia.-Kimatze lanak: zuhaitzak kimatzea. Kimatze beharra espezie bakoitzean. Kimatzearen printzipioak. Helburuak. Kimatze motak. Aroa eta maiztasunak. Langileak eta tresnak. Mozketak egiteko modua. Zuhaixkak, azpi-zuhaixkak eta heskaiak kimatzea. Kimatze motak.

6. gaia.-Ibilgailuen eta makinen eta bitarteko lagungarrien erabilera eta mantentze-lana lorezaintzan. Erreminta zorroztu eta prest jartzea. Ibilgailuak. Traktoreak. Soropil-mozteko traktorea. Dumperra. Zuloak egiteko makinak. Berrelikatzeko makinak. Ongarritzeko makinak. Soropil-mozteko makina. Sasi garbitzeko makinak. Motozerrak. Landaresia mozteko makinak. Aiztur pneumatikoak.

7. gaia.-Iturgintza: iturginaren oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta zaintzea. Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

8. gaia.-Igeltserotza: igeltserotzako oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta zaintzea. Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

9. gaia.-Zurginaren oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta zaintzea. (Mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa eta bestelakoak, hala nola lizpaperak, itsasgarriak). Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

10. gaia.-Zurgintzako oinarrizko eragiketak (Ate eta leihoak doitzea. Sarrailak eta ponpatxoak. Pertsianak: motak, mantentze eta konpontze lana).

Villafrancan, 2008ko otsailaren 4an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0802452