37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERBINTZANA

2008ko plantilla organikoaren onespena

Berbintzanako Udalak, 2008ko otsailaren 5eko osoko bilkura berezian, 2008ko plantilla organikoa onetsi zuen, Udalarena eta Musika Eskolako erakunde autonomoarena biltzen dituena.

Hori dela eta, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

Berbintzanan, 2008ko otsailaren 11n. Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0802962