37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 1/2008 dekretua, otsailaren 8koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:

"Luis Casado Oliver alkate udalburu jauna hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beraien izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

Dekretatu dut:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak María Victoria Castillo Floristán lehen alkateordeari eskuordetzea, legediak ezarritako mugekin, 2008ko otsailaren 14tik 17ra, biak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari jakinaraztea. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra."

Tuteran, 2008ko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0803054