37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

631/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Erregistro eta Izapide Bulegoko burutza betetzeko merezimendu lehiaketako epaimahaiaren osaera aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atal, bulego eta unitate parekatuetako 94 burutza merezimendu lehiaketaz betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako deialdia 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Martxoaren 20ko 695/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Erregistro eta Izapide Bulegoko burutza betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta epaimahaiaren osaera zehaztu.

Egitura organikoak izan dituen aldaketek hasiera batean izendatutako epaimahaiko bi kide ukitzen dituzte; hortaz, bidezko da, deialdiko 8. arauan xedatutakoari jarraikiz, epaimahaiaren osaera aldatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegiko Erregistro eta Izapide Bulegoko burutza betetzeko merezimendu lehiaketako epaimahaiaren osaera aldatzea. Hona hemen epaimahai berria osatzen duten kideak:

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna, Justiziako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Juan Luis de Pedro Rodrigo jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Goldáraz Prados jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Gabriel Casajús Gabari jauna, Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua.

Ordezkoa: José Contreras López jauna, Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0803948