37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CABREDO

Hautetsien ordainsariak

Cabredoko Udaleko Batzar Orokorrak, 2007ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Udalbatzako kideentzako ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Erabaki horrek 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

Bigarrena.-Ordainsari hauek onestea alkatearentzat, osoko bilkuretara joateagatik:

-Alkate udalburua: bilkuretara joateagatik: 918,23 euro, eta gehienez ere 3.672,95 euro.

Hirugarrena.-Udalbatzako kideek (alkateak eta batzarkideek) kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.-Aurreko zenbakietan aipatu diru kopuruak urtero eguneratuko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; izan ere, lege horretan ezarri dira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren zenbatekoa eta hura banatzeko modua, 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Borzgarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.

Cabredon, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0803068