37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRAS

Ordenantza fiskalak eta karga tasak 2008rako. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2007ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2008an aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2008ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urtarrilaren 9an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantzetako 2008. urteko aldaketak eta aplikatuko diren tarifak. Halaber, argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

1. Ordenantzak eta 2008rako tarifak eta igorpenak jarraian zehazten dira, eta 2007ko ekitaldiko kuoten gainean %3ko igoera aurreikusi da oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 6,6912 euro/erregua, hau da 0,4182 euro/almutea. Kalez kaleko saltzaileak, 6,00 euro/saltokia/eguna. Ostatuetako terrazak, 221,00 euro/urtea. Faxa erabiltzea, 0,37 euro/orria Nafarroara; 0,73 euro/orria Espainaren gainerakora; eta 1,47 euro/orria atzerrira. Ehiza barrutia, mankomunitatearen ariora.

Orobat eguneratuko dira, 2008rako, hirilurren balio igoeraren zergako oinarriak kalkulatzeko ehunekoak, honako hauek izanen baitira: 3,00/3,00/2,90/2,90; tasa, %12. Lurzatien zedulak, 2,04 euro bakoitza. Kuota hauek beren horretan geldituko dira: eremu publikoa obrako materialekin okupatzeagatik, 0,60 euro/eguna; fotokopiak egiteagatik, 0,12 euro bakoitza, 50 bitarte, eta 0,09 euro bakoitza, 50etik goiti; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerganren igorpena, %3.

2. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

3. Karga-tasak:

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %3 gehiago 2007ko kuoten gainean, hirilurraren balorazio txostenetik heldu den tasaren ehunekoarekin.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %40.

4. Tasa horiek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra".

Tulebrasen, 2007ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0803005