37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Herrilurreen gaineko Ordenantza Orokorraren aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Herrilurreen gaineko Ordenantzen aldaketa 2008-2015 banaketarako, hurrengo edukiarekin:

19. artikulua.

1. Aprobetxamendua erabiltzeko epea zortzi urtekoa izanen da.

2. Banaketa bat baino iraupen luzeagoko esleipen hau baino lehenago egindako esleipenak esleipen-hartzaileen eta bere familia unitateko kideen lehentasunezko edo zuzeneko esleipenerako eskubidea iraungiko dute hurrengo neurrian:

-60 eta 100 erreguko lurzatiak: lehorreko lote bat kontsumitu eta lehorreko lote baterako eskubidea izanen du.

-30 erreguko lurzatia: ez du eskubiderik kontsumitzen.

-2008 baino lehen esleitutako basoberritze lurzatiak: ez dute esleipenareko eskubiderik kontsumitzen.

2008-2016 epeari dagokion banaketan onuradunek esleipen bakar baten lehentasunezko edo herritarren arteko banaketaren sistemar bidez izan daitezke solik esleipen-hartzaileak, bai basoberritzekoa bai ohiko laboreetakoa.

Esleipen bakoitzerako onetsitako baldintzetan zehaztuko da aprotxamendu berezi hauen iraupena.

3. Banaketa bat baino gehiagoko laboreak Udalaren Osoko Bilkurak erabateko gehiengoz ordenantza honen osagarri gisa sortzen ahal diren gorabeherak arautzen dituen onetsitako baldintzen xede izanen dira.

20. artikulua.

Aprobetxamendu modu honen bidez herrilurrak hartzen dituzten onuradunek lur-sari hauek ordainduko dituzte:

-Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 6 euro/erregua/urtea.

2. mailakoak: 5 euro/erregua/urtea.

3. mailakoak: 3 euro/erregua/urtea.

-Ureztalurrak:

1. mailakoak: 30 euro/erregua/urtea.

2. mailakoak: 27 euro/erregua/urtea.

2008. urterako proposatu diren lur-sariak dira horiek. Udalak, egoki irizten badio, herrilurren batzordearen adostasun txostena izanik, lur-saria eguneratu ahalko du, K.P.I.aren igoera gehituz gehienez ere.

Nolanahi ere, lur-sariak Azkoiengo Udalak ordaindu beharreko kostuak estaliko ditu gutxienez ere.

Espresuki debekatua dago ureztalurreko produktuak lehorreko lurretan landatzea, esleipen sistema edozein izanda ere.

24. artikulua.

Artikuluaren e) atala aldatu da eta horrela gelditu da:

E.-Laborantzako lurren jabe izanik, hirugarrenei errentan emanak dituztenean.

27. artikulua.

Esleipen epea 19.1 artikuluan adierazitako bera izanen da.

Era berean, 19.2 artikuluan banaketa bat baino iraupen luzeagoko herrilurren esleipen-hartzaileei ezarritakoa aplikatuko zaie.

28. artikulua.

Aprobetxamendu modu honen bidez herrilurrak hartzen dituzten onuradunek lur-sari hauek ordainduko dituzte:

-Lehorreko lurrak:

1.ª Clase: 6 euro/erregua/urtea.

2. mailakoak: 5 euro/erregua/urtea.

3. mailakoak: 3 euro/erregua/urtea.

-Ureztalurrak:

1. mailakoak: 30 euro/erregua/urtea.

2. mailakoak: 27 euro/erregua/urtea.

2008. urterako proposatu den lur-sariari dagokion zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, K.P.I.aren igoera gehituz gehienez ere.

Espresuki debekatua dago ureztalurreko produktuak lehorreko lurretan landatzea, esleipen sistema edozein izanda ere.

30. artikulua.

Azken lerroaldea aldatu eta horrela gelditu da:

Udalak ardantzeak, frutarbolak eta olibondoak landatzeko edota basoberritzeko lurrak gorde ahalko ditu, betiere onartzen diren baldintzekin landaketa errentagarri izateko behar adina eskaera baldin bada.

34. artikulua.

D atala aldatu da hurrengo testuarekin

D.-Ordaindu beharreko lur-saria 30 eurokoa izanen da, erreguko, urtean.

35. artikulua.

Artikulu honen azken lerroaldea aldatu eta horrela gelditu da:

Espresuki debekatua dago ureztalurreko produktuak lehorreko lurretan landatzea, esleipen sistema edozein izanda ere.

38. artikulua.

Lehenbiziko lerroaldea aldatu eta bertan dauden bi lerroaldeen artean beste bat sartu da hurrengo testuarekin:

Herrilurren batzordeak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak lehentasunezko edo herritarren arteko esleipen modu bakoitzean onartutakoen zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.

Onartutakoen zerrenden baitan laborantza ekologikoari buruzkoak bereiziko dira.

43. artikulua.

Herri larreen aprobetxamendua Azkoiengo Udalak 1987ko abenduaren 30ean onetsi zuen edo berau ordezkatuko duen ordenantzan ezarritakoarekin bat eginen da.

49. artikulua.

Arau-hauste administratibotzat hartzen dira laboreekin zerikusia duten gertakari hauek:

1.-Norberak ez lantzea esleitutako lurzatiak.

2.-Lurrak lantzea udal esleipenik gabe, nahiz eta landu gabeko lurrak edo larre utziak izan.

3.-Ezarritako epeen barrenean ez ordaintzea lur-saria, landazaintza, gizarte segurantzak, edo erregelamenduz ezartzen diren bestelako tasak.

4.-Nekazaritzako lanak erregelamendu honek baimentzen ez dituen aroetan egitea, larreen ustiapenaren kaltetan.

5.-Laborantza iraunkorrak (frutarbolak, zainzuriak, etab.) udal baimenik gabe landatzea.

6.-Lurzati bat goldatzean ildoa irekia uztea bide baten ertzean.

7.-Beste lurzatietatik bereizteko ezpondak laboratzea.

8.-Bide edo altxonbideak goldatzea.

7.-Bideetan eta altxonbideetan harriak edo bestelako materialak botatzea.

10.-Azienden idoietatik ura hartzea eta horretarako tratamendu fitosanitarioetako makineria erabiltzea.

11.-Esleipenetan zehaztutako epeak ez errespetatzea.

12.-Ureztalurreko produktuak lehorreko lurretan landatzea.

13.-Uzta eta gero ustiategian erabili diren plastikoak, hodiak eta alambreak ez kentzea edo baimendutako zabortegira ez eramatea.

14.-Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dioten egitate guztiak.

53. artikulua.

D atala erantsi da:

D.-Lehorreko lurretan berrereintza baimendu da, Cascajo bazkatokian izan ezik, bertan landaketa urtekoa eta txandakatua izanen da, bazkatokia duenak belarrak aprobetxatzeko eskubideak baititu.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1 c) eta 326. artikuluetan xedatutakoa betez.

Azkoienen, 2008ko otsailaren 19an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0802866