37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

2008ko lan egutegia, Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileendako

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2008ko otsailaren 15ean. Hona testu osoa:

Otsailaren 15eko 24/2008 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak emana, Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2008ko lan egutegia onesten duena.

Jose María Cuende Vallejo Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua bainaiz.

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Lan zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 457/2007 Ebazpena ikusita, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2008ko jaiegunak deklaratzen dituena.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2008ko aste barreneko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 7a: San Julian.

-Martxoaren 19a: San Jose

-Martxoaren 20a: Ostegun Santua.

-Martxoaren 21a: Ostiral Santua.

-Martxoaren 24a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Maiatzaren 2a: Langileen egunaren zubia.

-Uztailaren 7a: San Fermin

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

-Abuztuaren 22a, 25a eta 26a: Ororbiako jaiak.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

-Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.

Bigarrena.-Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordu izanen da, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako hogei minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

b) Artikulu honetako aurreko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko "Oltza Zendeako/Orkoiengo Musika Eskola" erakunde autonomoko langileei, horiek erakunde autonomoaren beraren lan egutegia izanen baitute.

Hirugarrena.-Orobat, baliogabeak izanen dira, 2008. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.-Udal administrazioaren zerbitzuetako premiak direla-eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, kontabilitate, herritarrendako laguntza eta idazkaritza zerbitzuetan eta zerbitzu anitzetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.

Aditzera ematen da eta jakinarazten erabaki honen aurka -ez baita irmoa administrazio bidean- errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri harik eta espresuki ebatzi arte edo ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Oltza Zendean, 2008ko otsailaren 18an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0802772