37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Aldaketa ordenantzetan. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2007ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza fiskal hauetako aldaketa:

-Hilerriko eta Udalaren bertze zerbitzu batzuetako zerbitzuen eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Eranskina: a) tarifa: 300,00 euro; b) tarifa: 7,00 euro.

-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Eranskina: a) tarifa: 7,00 euro; b) tarifa: 7,00 euro.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Eranskina: a) Laneguneko sarrera, helduak: 3,00 euro, haurrak: 2,50 euro, eta jaiegunekoak, helduak: 5,00 euro, haurrak: 3,00 euro. b) Denboraldiko abonamendua, helduak: 48,00 euro, haurrak: 34,00 euro, eta hilabetekoak, helduak: 35,00 euro; haurrak: 22,00 euro c) Hamabostaldiko abonamendua, helduak: 25,00 euro, haurrak: 15,00 euro.

-Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza, baratzeko lurzatia: 22,23 euro.

Onesteko erabakia 2008ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Melidan, 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0803007