37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko otsailaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa (Hirigintzako Arautegi Orokorreko 24. art.), Udalak berak sustatua, eta horrela gelditu da:

"Erabilera xehakatu eta zehaztuen bateragarritasun araubidea ezartzen da hiri lurzoruan unitate antolatuetan lurralde banaketari eta lurzoru urbanizagarri programatuan planeamendu sektorei dagokien erabilera orokorrekiko.

Erabilera zehatz nagusiarekin batera eraikin berean honekin bateragarriak diren erabilerak baimendu ahalko dira, beti ere azalera erabilera zehatzarena baina txikiagoa bada, artikulu honen bukaerako tauletan ezartzen den moduan.

Ekipamendu pribatua erabilera orokorra aipatu zerbitzuaren izaera publikoari egiten dio aipu, alde batera utzita kasu zehatzetan kontzeptu orokorrarekin bateragarriak diren lagatze edo kontzesio araudiak ahalbidetzeko aukera. Udal Planaren eremua gainditzen duten zerbitzu eta dotazioak dira, eskualde edo maila handiago baten baitakoak.

Jarduera ekonomikoko lurzoruetan ekipamendu balioaniztuna sektorearen zerbitzuko dotaziorako erabiliko da beti, ahal bada, bere kasuan titulartasun publikoa kudeaketa publikoko dotazio edo zerbitzuak agertzea ahalbidetzen duten kontzesio edo errentamendu araudiekin uztartuz.

Ekipamendu horretan edozein laguntza, kirol eta hezkuntza zerbitzu eta orokorrean parekagarri den edozein erabilera ezarri ahalko da. Horrela, parakegarritzat joko da gizarte ekipamenduan lagundu eta errentagarritasun ekonomikoa izaten ahal duen erabilera. Aisialdi eta ostalaritza erabilera baimendu ahalko da.

Ekipamendu balioaniztunerako erabilerarekin bateragarritzat joko da merkataritza establezimendu eta jarduera ekonomikoak egotea, beti ere azken hauek xede nagusiarekin zuzenean lotuta badaude eta beren azalera erabilera dotazionalaren azalera eraikiaren %20 gainditzen ez badu.

Dotazional pribatua edo ekipamendu pribatua zerbitzu kontzeptuaren baliokidetzat joko da. Biltegi industrialak jarduera ekonomikoaren kontzeptuaren baitan sartuko dira Bankuetako surkutsalak, agentziak eta bulegoak zerbitzuen kontzeptuan sartuko dira ere. Etxebizitzari lotutako erabilerak, garajea, biltegia edo etxeko tailerra, baratzea, nekazaritzarako biltegia, lurzoru libre pribatuan kirol erabilerak, -igerilekuak, tenis pistak, etab.,- lotuta dauden etxebizitza erabileraren baitakotzat joko dira. 2,5 metrotik goitiko eraikuntzako elementurik -frontisa, itxiturak, hesiak, etab.-duen kirol eraikuntzarik ez da onartuko.

Baimentzen ahal diren erabilerak gehienetan jarduera sailkatu gisa Nafarroako Gobernuan tramitazio bereziak eskatzeaz gain, lizentzia eman aurreko Udalaren erabilera baimena beharko dute, azkeneko hau unitate, lurzati edo eraikuntzaren kontzeptu orokorrari eskatzen zaion erabilerarenn egokitasunaren arabera emanen da."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze-Galarren, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0802863