37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

630/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atal, bulego eta unitate parekatuetako 86 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 4 epaimahairen osaera aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2003ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atal, bulego eta unitate parekatuetako 86 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 183/2004 Ebazpenaren bidez, 64 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren, eta horietako bakoitzaren epaimahaiko kideen izenak zehaztu. Hona burutzok: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza, Obrak Kudeatzeko III. Bulegoko burutza, Geologia eta Geoteknia Ataleko burutza eta Geodesia, Topografia eta Fotograbimetria Bulegoko burutza.

Ebazpen hori 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Departamentu horretan berriki egindako izendapenak direla-eta, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendariak proposatu du aipatu diren burutzak betetzeko merezimendu lehiaketetako epaimahaien osaera aldatzea.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da proposatzen diren aldaketak sartzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atal, bulego eta unitate parekatuetako 86 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 4 epaimahairen osaera aldatzea, kontuan hartuta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko zuzendaritza lanpostuetan egon diren aldaketak. Hona burutzok:

-Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Josu Biguri Goikoetxea jauna, Langileen Batzordeko ordezkaria.

Ordezkoa: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Mahaikide idazkaria: Jesús González Albero jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko burua.

-Obrak Kudeatzeko III. Bulegoko burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Angel Luis Rivas Sánchez jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Mahaikide idazkaria: Jesús González Albero jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko burua.

-Geologia eta Geoteknia Ataleko burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Luis Rivas Sánchez jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikide idazkaria: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Jesús González Albero jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

-Geodesia, Topografia eta Fotograbimetria Bulegoko burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: María Carmen Mayo Gárate andrea, Langileen Batzordeko ordezkaria.

Ordezkoa: Juan Aranguren Pastor jauna, Langileen Batzordeko ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Jesús González Albero jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0803951