37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Udal ordenantzak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin bilkura arruntean hasiera batean onetsi zituen hurrengo udal ordenantzak:

1.-Ordenantza fiskal orokorra

2.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

3.-Agiriak jaulki eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4.-Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5.-Establezimenduak ireki eta eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6.-Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza

7.-Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8.-Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9.-Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10.-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.

12.-Udalaren lokalak erabiltzeagatik prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

13.-Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

14.-Udalaren kultur gela eta aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

15.-Udalaren elementuak uzteko prezio publikoa arautzen duen ordenantza

16.-Udalaren Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik prezio publikoa.

17.-Kalez kaleko salmentarekin ikusteko duten erabilera pribatiboak, aprobetxamendu bereziak, zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

18.-Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

19.-Kamioien aparkalekuen erabilera arautu eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

20.-Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduketen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. -eta-Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza.

21.-Udalaren eskumenean biltzen diren obrak egiteko herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza.

22.-Udalaren eraikin eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.

23.-Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

24.-Etxeko animaliak, bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza.

25.-Herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantza.

26.-Jarduera sailkatuen kontrol arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

27.-Buztinak ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza.

28.-Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

29.-Kultur entitateei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Etxarri Aranatzen, 2008ko otsailaren 11n.-Jarduneko alkatea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0802865