37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

1. banaketa eremuko plan partzialaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2008ko otsailaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. banaketa eremuko plan partzialaren aldaketa puntuala, Udal Planeko AR-1eko 4. exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0802901