37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARESO

Aresoko Hirigintzaren Planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua, Udalak sustatua. Behin betiko onespena

Udal honek, aurtengo otsailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hurrengo erabakia hartu zuen:

Hasiera batean onetsi zen 2007ko azaroaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, eta 2007ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 26an. Espedientea jendaurrean egon bitartean haren kontra aurkeztutako alegazioak ezetsita eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak adostasun txostena emanik,

Honako hau erabaki da:

1.-Lamberto de la Iglesia Arrietak 2007ko azaroaren 28an aurkeztutako alegazioak ezestea, David Gómez udal arkitektuak eta Marcos Erro legelariak egindako txosten tekniko eta juridikoan oinarrituta.

2.-Behin betiko onestea Aresoko Hirigintzaren Planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua (1. sektorea), Udalak sustatua. Xedapen berri bat sortzea (96 bis artikulua) hiri lurzoruko lurzati bakoitzeko gehieneko etxebizitza kopurua zehazteako.

3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarrraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Xedapen berri bat sortzea:

96. bis artikulua:

Exekuzio unitateetan gehieneko etxebizitza kopurua lortzen den lurzati garbia 600 m²-ko lurzatietan banatzearen ondorio izanen da edo arau subsidiarioen O. 2 planoan grafiatutakoa.

R-1, R-2 edo R-3 hiri lurzoru lurzatietan etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua arau subsidiarioen O. 2 planoan grafiatutakoa da, marraztutako lauki edo laukizuzen bakoitzeko etxebizitza bat.

Aldaketa hau egin baino lehen eraikina duten hiri lurzoru finkatuko lurzatietan gutxi gorabeherako etxebizitza kopurua egungoa da.

Etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua xehetasun azterlan baten bidez handitu ahalko da, bertan bideak handitzeko, aparlekuak eta berdeguneak sortzeko, etab. beharrezkoak diren lagapenak ezarriko dira, jarduketa hau 35/02 Foru Legean aurreikusitako modulu erreserbekin egokitze aldera.

R-1, R-2 edo R-3 hiri lurzoru lurzatietan etxebizitzen gehieneko kopurua lortzen den lurzati garbia 600 m²-ko lurzatietan banatzearen ondorio izanen da

Hiri lurzoru lurzatietan finkatua gehieneko kopurua hurrengo hauetako handiena izanen da:

-Lortzen den lurzati garbia 600 m²-ko lurzatietan banatzetik lortzen dena, lurzati bakoitzean gauzatutako eraikigarritasuna banantzea baino lehenagoko 93. artikuluko taularekin bat izanik.

-Egungoa.

Eraikuntza bakoitzean gehienez bi etxebizitza egin ahalko dira, arau susbsidiarioak idatzi baino lehenagoko eraikuntzetan izan ezik, bertan etxebizitza gehiago egin ahalko dira, eraikitako azalera 175 m² artean banatzetik ateratzen dena.

Areson, 2008ko otsailaren 19an.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0802867