37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARBEITZA

Ordenantza, Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena, eta Ordenantza fiskala, Arbeitzako mendiko pisten eta herriko bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Arbeitzako Kontzejuko Batzarrak, 2008ko otsailaren 9ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ondoko bi ordenantza hauek: Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza, eta Arbeitzako mendiko pisten eta herriko bideen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Arbeitzan, 2008ko otsailaren 14an.-Alkate udalburua, Christophe Caro Alcalde.

Iragarkiaren kodea: L0803066