37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

87/2008 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako "2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoa" gauzatzeko deialdia egiten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan proposatu du 160 postutarako deialdia egitea 2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan Bigarren Hezkuntzako atzerriko ikastetxe ofizial batean integratzeko programa batean parte hartzeko.

Deialdiaren xede nagusia norberarena ez den beste hizkuntza bat ikasteko bidea ematea da eta, bidenabar, ikasleen prestakuntza integralari begira, laguntza eskaintzea hizkuntz mugak gaindi ditzaten.

Esperientziak agerian utzi du atzerrira joatea osagarri egokia dela ikasten ari den hizkuntzan hitz-jariotasuna lortzeko. Bestalde, balio handiko jarduera da ikasleen prestakuntzari begira, ikasleei bidea ematen dielako kultura desberdinak ezagutu eta etorkizunean gerta daitekeen mugikortasunerako prest egoteko. Deialdiaren helburua da, halaber, ikasleek beren prestakuntza prozesuan egiten duten ahalegina baloratzeko laguntza emanen duten pizgarriak sortzea.

Ikastetxeetan matrikulatutako DBHko 4. mailako ikasle kopuruaren arabera adjudikatuko dira ikaspostuak, ikastetxe bakoitzerako gutxieneko ikaspostu kopurua bermatuz, betiere, eta erreserba ondorengo portzentajeetan eginen da: %56 (90 ikastoki) ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleentzako eta %44 (70 ikastoki) itunpeko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT

1. 2007-2008 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako "2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoa" gauzatzeko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri da.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta deialdia igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko martxoaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

DEIALDIA, 2008-2009 IKASTURTEAREN LEHENBIZIKO HIRUHILEKOAN ATZERRIKO IKASTETXE BATEAN INTEGRATZEKO PROGRAMA AKADEMIKOAN PARTE HARTZEKOA

Hezkuntza Departamentuan funtsezkotzat jotzen da Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasturte baten lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxeetan integratzeko hezkuntza egonaldietan eta programetan parte hartzeko aukera izatea.

Atzerriko ikastetxe batean programa akademikoa egiteak destinoko herrialdeko bizitzaren arlo guztietan erabat integratzeko aukera ematen die nafarroako ikasleei, bertako eskola bizitzaz eta bizimodu sozial eta familiarraz gozatuz. Halaber, ikasleek aldi baterako bisitariendako diseinatu ez diren jardueretan integratzeko aukera izanen dute. Herrialdearen eta bere ohituren ezagutza askoz altuagoa eskaintzen dute eskola garaiko integrazio programek udakoek baino; ikaskideekin eta familiako kideekin adiskidetasun-harreman iraunkorrak finkatzeko aukera eskaintzen dute gainera. Esperientzia bukatutakoan, ingelesaren jakite maila askoz altuagoa izanen da.

Horretarako, departamentuak 2008-2009 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikorako deia egin du.

1.-Xedea.

1.1. 160 ikastokitarako deia egiten da, Irlandan, Kanadan nahiz Estatu Batuetan gure Bigarren Hezkuntzaren parekoa den irakaskuntza ofizial bat ematen duen ikastetxe batean integratzeko programa akademikoan parte hartzeko. Egonaldiak 2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan eginen dira.

1.2. Programaren ezaugarri orokorrak.

Programa honen funtsezko ezaugarriak ondoko hauek dira:

.Destinoko herrialdeko familia batekin bizitzea 2008-2009 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan.

.Destinoko herrialdeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizial batean denbora osoan integratzea, ikaslearen ikasketei eta adinari egokitutako maila batean.

.Atzerriko ikastetxeko programa sozialean integratzea.

.Eskualdeko koordinatzaile batek ikaslearen ikasketak, ikastetxean egiten dituen jarduerak eta bertan nahiz familian duen integrazioa gainbegiratzea.

1.3. Ikastetxeetan matrikulatutako DBHko 4. mailako ikasle kopuruaren arabera adjudikatuko dira ikaspostuak, ikastetxe bakoitzerako gutxieneko ikaspostu kopurua bermatuz, betiere, eta erreserba ondorengo portzentajeetan eginen da: ikaspostuen %56 ikastetxe publikoentzako eta %44 itunpeko ikastetxeentzako. Ikastetxe bakoitzaren ikaspostuen banaketa deialdiaren I. eranskinean ageri da.

2.-Programaren destinoak, iraupena, ikastoki kopurua eta kostua.

DESTINOA IKAST. KOP. IRAUPENA AURREIKUS. DATAKPROGRAMAREN KOSTUA

IKASLEARENTZAKO

Kanada 71 4 aste 06.09-05.10 1.152 euro

Kanada 75 8 aste 01.09-01.11 1.644 euro

Irlanda 9 18 aste 01.09-20.12 2.600 euro

AEB 5 20 aste 10.08-23.12 2.600 euro

2.1. Hezkuntza Departamentuak kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.

Ikasleak goian seinalatutako kopurua zuzenean pagatuko dio enpresa esleipen-hartzaileari. Hezkuntza Departamentuak programaren kostuaren gainerakoa pagatuko du (%60).

3.-Norentzat den.

3.1. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleentzat da programa hau.

Ikasleek 2008-2009 ikasturtean hartuko dute parte programa honetan eta, beraz, ikastetxea DBHko tituluaren eskaera tramitatzen ari dela eta 2008-2009 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzan matrikulatuta daudela frogatu beharko dute aurten DBHko 4. mailan dauden ikasleek, hala eskatzen zaienean. Ondorio akademikoetarako, ikasleak iraila baino lehen matrikula egiten dueneko ikastetxe nafarra izanen da ikastetxe ofizial bakarra.

3.2. Ikasleen ikas-prozesurik egokiena bermatzeko eta toki berean atzerriko ikasle talde handiak egon daitezela saihestu nahian, Hezkuntza Departamentuak muga bat ezarri du, eta, hortaz, ez da atzerriko ikastetxe batean 5 ikasle nafar baino gehiego biltzen duen talderik egonen.

3.3. Deialdi honetako jardueretan parte hartzeak ez du balio akademikorik ikaslea jatorrizko ikastetxean egiten ari den irakaskuntzei begira, baina asistentzia kalkulatzerakoan, curriculum hedapeneko jardueretan parte hartzea bezalakoa izanen da, eta ikasleak ikasturteari gelditzen zaion zatian etengabeko ebaluazioa izateko eskubideari eutsiko dio.

Halaber, programa horretara joaten diren ikasleek ahalegin berezia egin beharko dute Nafarroako ikastetxeko irakaskuntzan eta jardueretan berriz integratzeko, eta ikaslea itzultzen denean, ikastetxea ez da aparteko neurri akademikoak hartzera beharturik egonen.

4.-Parte hartzeko betebeharrak.

Laguntza horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta izatea.

-2008an 17 urte baino gehiago ez izatea.

-Eskabidea aurkezten duenean DBHko 4 mailan egotea, Narfarroako ikastetxe batean.

-2006-2007 ikasturtea:

-DBHko 3. mailako azken ebaluazioko kalifikazio guztien batez besteko nota "ongi" (6) edo hobea izatea, eta ikasturte honetan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea.

-DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan gutxienez "ongi" (6) kalifikazioa izatea (2006-2007 ikasturtea).

-2007-2008 ikasturtea:

-DBHko 4. mailako (2007-2008 ikasturtea) azken ebaluazioko kalifikazio guztien batez besteko nota "ongi" (6) edo hobea izatea, eta ikasturte honetan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea.

-DBHko 4. mailako lehenbiziko ebaluazioan gutxienez 6 puntuko kalifikazioa izatea ingeles irakasgaian (2007-2008 ikasturtea).

5.-Baliozkotzeak musika ikasketengatik.

Musikako Erdi Mailako edo Lanbide Prestakuntzako ikasketa ofizialetako ikasleek, 2007-2008 ikasturterako DBHko hainbat irakasgaitako baliozkotzea eskatu badute, kontu hauek hartu beharko dituzte aintzakotzat:

Eskuarki aipatu diren agiriez gain, ikasle horiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, musika ikasketak egiten ari direneko kontserbatorioak emana, non 2007-2008 ikasturtean egiten ari diren arloak eta arlo bakoitzeko lehen ebaluazioan lortutako zenbakizko kalifikazioa adieraziko baitira.

Hezkuntza Departamentuak kalifikazio horiek erabiliko ditu DBHko 4. mailako lehen ebaluazioko nota buletineko hutsuneak betetzeko, musikako ikasketekiko baliokidetzea aurreikusita egon arren, zenbakizko kalifikaziorik ageri ez denean.

Kalifikazioak neurtzeko prozedura hori bakar-bakarrik deialdi honen baremorako erabiliko da eta ez du inolako ondorio akademikorik izanen.

6.-Agiriak.

6.1. Ikastoki hauetako bat eskatzeko, ikasleek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea (2. eranskina).

b) Aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena (3. eranskina).

c) Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen jatorrizko agiria, 2008koa.

d) Ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua); ondokoak jasoko dituena:

-DBHko 3. mailako azken noten ziurtagiria (2006-2007 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.

-DBHko 4. mailako lehen ebaluazioko noten ziurtagiria (2007-2008 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.

e) Ikasleak eta familiak programaren baldintzak onartzen dituztela ziurtatzen duen konpromiso agiria.

Komeni da eskatzaileek pasaportea lehen baino lehen eskuratzea, deialdia ebatzi ondoren enpresa esleipen-hartzaileak hautatutako ikasleei eskatuko baitie.

6.2. DBHko 4. mailako (2007-2008 ikasturtea) lehenbiziko ebaluazioko notetarako eta DBHko 3. mailako (2006-2007 ikasturtea) azken kalifikazioetarako: Abenduaren 18ko 217/2007 Foru Aginduarekin bat, kalifikazioak 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalara ekarriko dira, hamartarrik gabe, honen arabera: Nahikoa: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.

6.3. Batez besteko nota kalkulatzeko (hiru hamartarrekin gehienez), kontuan hartuko dira ikasleak egindako ikasgai guztiak, Erlijioa eta Hezkuntza Jarduera Antolatuak izan ezik.

7.-Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

7.1. Eskatutako agiriak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo k., zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein moduren bidez. Eskaerak banan-banan aurkeztuko dira, eta ez dira ontzat hartuko ez faxak, ez ikastetxeetako irteera-erregistroa, ez eta gutun-azalaren kanpoko aldean ageri den posta zigilua ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

7.2. Dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

8.-Hautapen batzordea.

Hautapen batzordeak kide hauek izanen ditu:

-Batzordeburua:

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Batzordekideak:

Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

9.-Banaketa eta ikastokien esleipena.

9.1. Ikaspostuak ikastetxe bakoitzeko ikasle bakoitzak lortutako batez besteko kalifikazioen araberako hurrenkeran banatuko dira, hoberenetik hasita.

9.2. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero, laguntza hori ikastetxe eta ikasturte horrexetako itxaron-zerrendan dagoen lehenengo ikasleari egokituko zaio, eta horrela jokatuko da zerrenda hori bukatu arte.

9.3. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero eta ikastetxe horretan itxaron-zerrendarik ez badago, eman gabe gelditu den ikastokia bigarren fase batean esleituko da; horretarako, bi itxaron-zerrenda prestatuko dira, zerrenda horietan sartuz deialdiko baldintzak bete arren lehenbiziko fasean ikastorik jaso ez duten ikasleak. Bi zerrendetako hauetatik, bat ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleentzat izanen da eta bestea itundutako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzat. Hutsik gelditu diren tokiak berriz esleitzeko, lehenengo onuradunaren ikastetxe mota hartuko da aintzat (ikastetxe publikoak/itunpeko pribatuak) eta dagokion zerrendako ikasleen ikasketa espedienteetan ageri den notaren arabera banatuko dira, onenetik hasita.

9.4. Ikastetxe bateko ikasle batzuek berdina baldin badute azken kalifikazioa, ebaluazio batzordeak berdinketa deseginen du ondoko irizpide hauei jarraikiz:

1. 2006-2007 ikasturteko ingeleseko irakasgaiaren azken ebaluazioko nota eta 2007-2008 ikasturteko lehen ebaluazioakoa.

2. Azken balorazioan berdinketarik gertatuz gero, jendaurreko zozketa eginen da eskatzaileen artean.

10.-Deialdiaren ebazpena.

10.1. Hezkuntza Departamentuak deialdiaren behin-behineko ebazpena jakinaraziko du haren emaitzak jendaurrean paratuz Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta bere webgunean (http://educacion.pnte.cfnavarra.es). Halaber, kopia bana igorriko du ikastetxeetara horietako iragarki oholean jartzeko, ikasleek jakin dezaten.

10.2. Eskatzaileek 5 egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko ebazpena Hezkuntza Departamentuan jendaurrean paratzen denean hasita, haren aurkako erreklamazioak aurkezteko.

10.3. Erreklamazioak aurkeztu eta ebatzi ondoren, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko dira. Hezkuntza Departamentuak deialdia ebatzi ondoren zein egoeratan dagoen jakinaraziko dio ikasle bakoitzari.

Programan parte hartzeko deialdi honetan aukeratutako ikasleek, uztailaren 5a baino lehen, nafarroako ikastetxe batek egindako agiria aurkeztu beharko dute, 2008-2009 ikasturtean Batxilergoko 1. mailan matrikulatu direla frogatzen duena.

11.-Onartu eta uko egiteko baldintzak.

11.1. Ikaspostua onartzeak berekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, enpresek eta Hezkuntza Departamentuak egindako aurretiko bilera eta elkarrizketetarako, joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.

11.2. Ukoak idatziz igorriko zaizkio Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari, posta arruntaz (Santo Domingo, zk.g. - 31001 Iruña), posta elektronikoz (eechenie@navarra.es) edo faxez (848 42 66 15), jakinarazpenetik 5 eguneko epean.

11.3. Ikastoki horiek bateraezinak izanen dira helburu bereko beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. DBHko 4. mailako ikasleek zenbait programetan parte hartzea eska dezateke. Hala ere, programa bat baino gehiagotan onartua izanez gero, bakarrean parte hartzen ahalko dute:

-2008ko udan, atzerriko familietan murgiltzeko programa (Canada, AEB) edo

-2008-2009 ikasturteko lehendabiziko hiruhilekua atzerriko ikastetxe batean egiteko programa (Kanada, AEB, Irlanda) edo

-Frantzeseko udako murgiltze ikastaroa Donibane Lohitzunen (Frantzia).

11.4. Ikasleren batek bere egonaldia deialdian ezarritako epea baino luzeagoa izatea erabakitzen badu, Hezkuntza Departamentuak, aipatu programa bukatzen den unetik, ez du inolako erantzukizun edo betebehar ekonomiko, akademiko, mediko-sanitario, aseguruen aldeko edo bestelakorik izanen.

11.5. Halaber, edozein arrazoirengatik ikasleak hala nahita lehenagotik itzultzen bada Nafarroara, berak ordaindu beharko ditu itzulera bidaiaren gastuak.

11.6. Jokabidea txarra edo ezegokia denean, ikaslearen itzulera agintzeko aukera egonen da; halakoetan, ikaslearen familiak berak ordaindu beharko ditu egoera horrek sortutako gastuak.

12.-Bestelako xedapenak.

12.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

12.2. Hezkuntza Departamentuak negoziazio prozeduraren bitartez egindako kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.

12.3. Enpresa esleipen-hartzaileak eta Hezkuntza Departamentuko arduradunek, ekainaren bigarren hamabostaldian, bilera bat eginen dute hautatutako ikasle eta haien familiekin, bidaiari, egunei, ordutegiari, programari eta abarrei buruzko argibideak emateko. Bilera hori osagarria izanen da, aurretik enpresak familiekin jarriko baitira harremanetan, bidaia nahiz ikastaroa egin ahal izateko argibideak oro emateko.

12.4. Batxilergoko 1. mailako ikasleek atzerrian 2009ko uztailean udako ikastaroak egiteko hurrengo deialdian lehentasuna emanen zaie atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa honetan parte hartu ez duten ikasleei.

13.-Aurkezturiko agiriak jasotzea.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan berreskuratzen ahalko dira. Epe hori bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

14.-Errekurtsoa.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

2008-2009 lehenbiziko hiruhilekoaren programa akademikoaren ikastokien banaketa. Sare publikoa

IKASTETXEA HERRIAIKASLE KOP. IKASTOKI

DBH 4an KOP. GUZTIRA

SAN MIGUEL DE ARALAR BHI ALTSASU 53 1,65625 2

ALAITZ BHI BARAÑAIN 61 1,90625 2

BARAÑAIN BHI BARAÑAIN 73 2,28125 2

TOKI ONA BHI BERA 54 1,6875 2

ASKATASUNA BHI BURLATA 77 2,40625 2

IBAIALDE BHI BURLATA 72 2,25 2

ALHAMA BHI CORELLA 60 1,875 2

TIERRA ESTELLA BHI LIZARRA 120 3,75 4

AMAZABAL BHI LEITZA 31 0,96875 1

LEKAROZ-ELIZONDO BHI LEKAROZ/ELIZONDO 57 1,78125 2

PABLO SARASATE BHI LODOSA 33 1,03125 1

SIERRA DE LEYRE BHI IRUNBERRI-ZANGOZA 60 1,875 2

MARQUES DE VILLENA BHI MARTZILLA 96 3 3

BASOKO BHI IRUÑA 81 2,53125 3

BIURDANA BHI IRUÑA 95 2,96875 3

EUNATE BHI IRUÑA 58 1,8125 2

ITURRAMA BHI IRUÑA 95 2,96875 3

JULIO CARO BAROJA BHI IRUÑA 74 2,3125 2

NAVARRO VILLOSLADA BHI IRUÑA 119 3,71875 4

PADRE MORET-IRUBIDE BHI IRUÑA 81 2,53125 3

PLAZA DE LA CRUZ BHI IRUÑA 186 5,8125 6

RIBERA DEL ARGA BHI AZKOIEN 54 1,6875 2

EGA BHI SAN ADRIAN 70 2,1875 2

SANCHO III EL MAYOR BHI TAFALLA 83 2,59375 3

BENJAMIN DE TUDELA BHI TUTERA 158 4,9375 5

VALLE DEL EBRO BHI TUTERA 174 5,4375 5

ZIZUR NAGUSIKO BHI ZIZUR NAGUSIA 161 5,03125 5

AGOIZKO DBHI AGOITZ 21 0,65625 1

AZAGRAKO DBHI AZAGRA 21 0,65625 1

BERRIOZARKO DBHI BERRIOZAR 22 0,6875 1

ZARRAKAZTELUKO DBHI ZARRAKAZTELU 45 1,40625 1

LA PAZ DBHI CINTRUENIGO 39 1,21875 1

CORTESKO DBHI CORTES 25 0,78125 1

MENDAUR DBHI DONEZTEBE 37 1,15625 1

GARRALDAKO DBHI GARRALDA 11 0,34375 1

LARRAINTZARKO DBHI LARRAINTZAR 20 0,625 1

ELORTZIBAR DBHI NOAIN 48 1,5 2

OTSAGIKO DBHI OTSAGABIA 6 0,1875 1

RONCAL DBHI ERRONKARI 9 0,28125 1

DEL CAMINO DBHI VIANA 14 0,4375 1

JOAQUIN ROMERA DBHI MENDABIA 29 0,90625 1

GUZTIRA 2683 52,8125 90

Sare itundua

IKASTETXEA HERRIAIKASLE KOP. IKASTOKI

DBH 4an KOP. GUZTIRA

SAGRADO CORAZON ALTSASU 18 0,5625 1

SAKANA IKASTOLA ALTSASU 20 0,625 1

SANTA LUISA DE MARILLAC BARAÑAIN 37 1,15625 1

IRABIA BURLATA 53 1,65625 2

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS BURLATA 37 1,15625 1

NÔTRE DAME BURLATA 44 1,375 1

SAN FERMIN IKASTOLA ZIZUR TXIKIA 86 2,6875 3

NUESTRA SEÑORA DEL PUY LIZARRA 90 2,8125 3

LIZARRA IKASTOLA LIZARRA 52 1,625 2

SAKANA IKASTOLA ETXARRI ARANATZ 26 0,8125 1

ARGIA IKASTOLA FONTELLAS 11 0,34375 1

LUIS AMIGO MUTILOABEITI 48 1,5 2

NTRA SRA DE LA COMPASION IRUÑA 36 1,125 1

CALASANZ IRUÑA 57 1,78125 2

CARDENAL LARRAONA IRUÑA 53 1,65625 2

MIRAVALLES-EL REDIN IRUÑA/ZIZUR TXIKIA 88 2,75 3

HIJAS DE JESUS IRUÑA 55 1,71875 2

NUESTRA SRA. DEL HUERTO IRUÑA 54 1,6875 2

SAGRADO CORAZON IRUÑA 81 2,53125 3

SALESIANOS IRUÑA 48 1,5 2

SAN CERNIN IRUÑA 124 3,875 4

SAN IGNACIO IRUÑA 112 3,5 4

SANTA MARIA LA REAL IRUÑA 97 3,03125 3

SANTA TERESA IRUÑA 56 1,75 2

SANTO TOMAS IRUÑA 47 1,46875 1

URSULINAS IRUÑA 81 2,53125 3

VEDRUNA IRUÑA 51 1,59375 2

JASO IKASTOLA IRUÑA 40 1,25 1

SANTA CATALINA-SANTISIMO SACRAMENTO IRUÑA 32 1 1

SEMINARIO PADRES REPARADORES GARES 11 0,34375 1

ZANGOZAKO IKASTOLA ZANGOZA 29 0,90625 1

ESCUELAS PIAS TAFALLA 46 1,4375 1

GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA TAFALLA 17 0,53125 1

SAN FRANCISCO JAVIER TUTERA 147 4,59375 5

ANUNCIATA TUTERA 68 2,125 2

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA ATARRABIA 77 2,40625 2

GUZTIRA 2131 66,594 70

2. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren deialdia, 2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoan parte hartzeko

Deiturak:

Izena: .................................................. Sexua:

NANa ........................................... Jaioteguna:

Helbidea (*)

Herria: ................................. PK ......... Probintzia:

Tel. (*): Sakelako telefonoa .................................. Helbide elektronikoa:

(*) Oharra: Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko.

Ikastetxea: .................................... Herria:

Zein aukera eta herrialde nahiago den, lehentasunaren arabera adierazi, 1etik (+) 3ra (-) ordenatua.

DESTINOA IKAST. KOP. IRAUPENA AURREIK. DAT. PREZIOALEHENTASUNA

(1etik 3ra)

Kanada 71 4 aste 09.06-10.05. 1.152 euro

Kanada 75 8 aste 09.01-11.01 1.644 euro

Irlanda 9 18 aste 09.01-12.20 2.600 euro

AEB 5 20 aste 08.10-12.23 2.600 euro

Oharra (*): Aukera bakar bat markatuz gero, besteak ikasleak berak baztertutzat hartuko da.

Izena: ............................. 2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan, atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa egiteko deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

Iruñean, 2008ko .........aren ...........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren

edo legezko tutorearen sinadura)

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

.................................. jauna/andrea, ............. zenbakiko NANaren jabe eta ......... ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen honek, baimena ematen diot nire semeari/alabari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beka jasorik, bidaia egiteko eta atzerriko hizkuntzaren ikastaroa egin behar duen herrialdean egoteko eta, behar balitz, mediku laguntza hartzeko ere.

.................(e)n, 2008ko ...............aren .....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

4. ERANSKINA

2008-2009 ikasturtean atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoa

IKASLEAK ETA FAMILIAK KONPROMISOA ONARTZEA

Nik (ikaslea) ..................................., ..................... NAN zenbakia duena, eta (aita/ama edo legezko tutorea) ......................... jaun/andrea, ................ NANa duena,

Onartzen dugu:

-Badakigu atzerriko ikastetxean lortutako kalifikazioak ez direla baliozkotuko Nafarroako ikastetxera itzultzen denean.

-Esperientzia honen ondoren, gure semeak/alabak ahalegin berezia egin beharko du Nafarroako ikastetxearen programa akademiko arruntean berriz sartzeko.

-Atzerrian egon izanaren ondorioz, Nafarroako ikastetxea ez da aparteko neurriak hartzeko beharturik egonen.

-Edozein arrazoi dela-eta, ikaslea bere borondatez Nafarroara itzultzen bada behar baino lehenago, Hezkuntza Departamentuak ez du erabaki horren erantzukizunik bere gain hartuko.

-Denbora luzez familiatik at egoteak dakarrenaren jakitun gara.

-Egonaldia deialdian ezarritako epea baino luzeagoa izatea erabakitzen badugu, Hezkuntza Departamentuak, aipatu programa bukatzen den unetik, ez du inolako erantzukizun edo betebehar ekonomiko, akademiko, mediko-sanitario, aseguruen aldeko edo bestelakorik izanen.

-Ikaspostua onartzeak berekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, enpresek eta Hezkuntza Departamentuak egindako aurretiko bilera eta elkarrizketetarako, joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.

.........................(e)n, 2008ko ...........aren ..........(e)an

(Aitaren, amaren edo (Ikaslearen sinadura)

legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0803853