37. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

258/2008 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Francisco Javier Salaverri Zaratiegui jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena "Euskal Filologia" jakintza-arloan.

Ikusirik azaroaren 28ko 1763/2007 ebazpena (abenduaren 13ko E.A.O.), unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zuena.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen batzordeak 2008ko urtarrilaren 30ean egindako proposamena, "Euskal Filologia" jakintza-arloko unibertsitateko katedradun lanpostua, 3707 kodeduna eta Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatzen duen dokumentazioa.

Aurreko guztiagatik, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluan, eta Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Javier Salaverri Zaratiegui jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate katedradun izendatzea. Lanpostua Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailari atxikitzen zaion "Euskal Filologia" jakintza-arlokoa da, eta 3707 kodea du.

Bigarrena.-Gehienez ere 20 egun baliodunen epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2008ko otsailaren 7a.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0803181