32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko otsailaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Saigosko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Saigosko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Bernardo Arrieta Eugui, Carlos Arrieta Elcano, Diego Gil García, Jokin Arrieta Elcano eta Mariano Elcano Eugui Saigosko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Saigosko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803326