32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, 1. poligonoko 25, 26, 27, 56 eta 24. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Proyectos y Construcciones Legarbe S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udal Idazkaritzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko otsailaren 11n.-Jarduneko alkatea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0802650