32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 14. puntuan:

Erabakitakoak:

Lehena.-Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko Arizkungo lurzoru urbanizagarriko A.R. 1B-S2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, Plaza eta Oteiza Larrechea arkitektoek prestatua, EHAEOk 2007ko martxoaren 12an ikus-onetsia eta horren aldaketa 2007ko maiatzaren 7an aurkeztua eta Lindutx Baztan, S.L.k sustatua, berariaz abiarazitako espedientean baitago.

Bigarrena.-Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Baztanen, 2008ko otsailaren 7an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0802760