32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

758/2008 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Fustiñanako industrialderako 66 KV-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

2007ko azaroaren 28an jendaurrean jarri zen goi tentsioko instalazioarako administrazio baimena lortzeko eskaera, Fustiñanako industrialderako 66 KV-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Nafarroako Gobernuko Enpresaren zuzendari nagusiak, 635/2008 Ebazpenaren bidez, goian aipatutako proiektua onetsi, instalazio elektrikoa baimendu eta haren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak agindu bezala, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluekin bat eta 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluaren arabera. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cabanillasko alkate udalburuari edo berak eskuordetzen dituen zinegotziei dei egitea, 2008ko apirilaren 17an udaletxe horretan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupazioari buruzkoak ere, egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Interesdun guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela.

Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

2. Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa desjabetzearen onuradun deklaratzea.

3. María Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Marta Iráizoz San Julián eta José Ramón Eraso Remírez onuradunaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea lan horretan aritu dadin, eta Itziar Calvo Oteiza, Alazne Sueskun Erauskin eta Jasone Goikoetxea Iriberri onuradunaren peritu, horietariko edozein aritu dadin.

5. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresari jakinaraztea (Landaben industrialdea, C kalea, E ataria, 3012 Iruña), eta ohartaraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cabanillasko Udaleko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

Iruñean, 2008ko martxoaren 5ean.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0803746