32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

244/2008 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Neurologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 1687/2007 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 31n.

Behin betiko zerrendan izangai bakarra dagoenez eta epaimahaia eratu eta aritzea beharrezkoa ez denez, bidezkoa da lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia egitea, eta lanpostua interesdunak eskatutakoaren arabera esleitzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat Roberto Muñoz Arrondo jaunari esleitzea, lekualdatze lehiaketa bidez, Nafarroako Ospitalean 61659 zenbakiko lanpostuan aritzeko.

2. Lehiatzaileak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0802739