31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udal Planeko A-31 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2008ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko A-31 unitatea urbanizatzeko proiektua, María Angeles San Martín Erro andreak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Urbanizazio proiektu hori Udalaren Idazkaritzan azter daiteke eta bidezko alegazioak aurkez daitezke jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0802622