31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Amaiurko Gaztelua kaleko 46an igogailua jartzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-FEB-08 (8/UV)

"Ikusirik lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Juan José Pérez Aradros jaunak jabeen elkartea ordezkatuz tramitera aurkeztua, eta espedienteari atxikita den 2008ko urtarrilaren 24ko txosten teknikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Amaiurko Gaztelua kaleko 46 zenbakian igogailua jartzeko xehetasun azterlana.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0802415