31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Euskarazko XXI. literatur lehiaketa, Iruña eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendua. 2008. urtea

Iruñeko Udalak euskarazko XXI. Literatur lehiaketa deitu du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleendako (DBHko 1 eta 2. mailak), Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra 2006ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 17an.

1.-Xedea.

Lehiaketa honen xedea Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da, 2. puntuan zehaztutako ipuin eta komiki modalitateetan.

Gaia libre izanen da, eta idazlanak (ikasle bakoitzeko bat), jatorrizkoak eta euskaraz idatziak.

2.-Sariaren modalitatea.

Hona, modalitateak eta kategoriak:

Ipuinak:

A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.

C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.

D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

Komikiak:

A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.

B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

3.-Diru zuzkidura

Deialdi honi, gehienez ere, 4.720,00 euro esleitu zaio, sarietarako, eta 2.300,00 euro, plaketarako, Iruñeko Udalaren Aurrekontu Orokorreko 5045140 / 480000 kontusailaren kargura.

Ondoko sariak ezarri dira, kategoria bakoitzeko, betiere 2. puntuarekin bat:

Lehen saria: oroit-plaka eta 340 euro, eskola-materialetan, ikastetxerako, eta oroit-plaka eta 170 euro, eskola-materialetan, egilearendako.

Bigarren saria: oroit-plaka eta 125 euro, eskola-materialetan, egilearendako.

Hirugarren saria: oroit-plaka eta 95 euro, eskola-materialetan, egilearendako.

Laugarren saria: oroit-plaka eta 60 euro, eskola-materialetan, egilearendako.

Eskolarako material-sorta txartel baten bidez jasoko da, sariak zenbat jo eta horrenbestekoa. Ikasle saridunek aipatu liburudendetan hartu beharko dute beraiek hautatzen duten eskola-materiala, txartel horren truke, betiere txartela noizkoa izan eta hurrengo lau hilabeteko epean. Txartela ez bada erabiltzen, Iruñeko Udalak ulertuko du saritutako pertsonak edo ikastetxeak uko egin diola jasotako saria hartzeari.

4.-Izangaien betekizunak.

Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek (DBHko 1. eta 2. mailak) hartzen ahalko dute parte Lehiaketa honetan.

Ikastetxe parte-hartzaileek gehienez ere bost (5) lan aurkeztuko dituzte aurreko kategoria eta modalitateetako ikas-talde bakoitzeko, ikastetxeak aldez aurretik hautatuta.

Saridunei ez zaizkie aplikagarri izanen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluak ezarritako debekuak.

Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

5.-Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Lanak ikastetxeek aurkeztuko dituzte, eta ondoko luzera izanen dute:

Ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailak): Gehienez ere bi (2) orri, alde bakar batetik idatziak, eta marrazkiak barne.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailak): Gehienez ere hiru orri (3), alde bakar batetik idatziak, eta marrazkiak barne.

C kategoria (Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailak): Gehienez ere lau (4) orri, alde bakar batetik idatziak, eta marrazkiak barne.

D kategoria (DBHko 1 eta 2. mailak): Gehienez ere sei orri (6), alde bakar batetik idatziak, eta marrazkiak barne.

Komikiak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailak): Gehienez ere hiru orri (3), DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.

B kategoria (DBHko 1 eta 2. mailak): Gehienez ere lau (4) orri, DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.

Gaia libre izanen da, eta idazlanak (ikasle bakoitzeko bat), jatorrizkoak eta euskaraz idatziak.

Lanak aurkezteko mugaeguna maiatzaren zazpia izanen da, epea luzaezina delarik.

Lanak Iruñeko Udaleko Kultura eta Turismo Alorrean (Descalzos k., 72) aurkeztu behar dira, ondoko eran:

Iruñero Udalaren Euskarazko XXI. Literatur Lehiaketa, Haurrendako. Lan-modalitatea: ...................

Kategoria: .............................

Lanaren izenburua: ......................

Egilearen ikurritza edo izenordea: ............................

Gutunazalaren barnean, lanaz gain, beste gutunazal itxi bat sartuko da, egilearen ikurritzaz edo izenordeaz errotulatua, non egilearen datu hauek sartuko baitira: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ikasmaila eta ikastetxea.

6.-Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta ondoko pertsonek osatuko dute:

Epaimahaiburua:-Kultura eta Turismo zinegotzi delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona.

Epaimahaikideak:-Hizkuntza eta Literaturako irakasle bat, Kultura eta Turismo zinegotzi delegatuak izendatua.

-Haurren adierazpen plastikoko aditu bat, Kultura eta Turismo zinegotzi delegatuak izendatua.

-Euskaltzaindiaren ordezkari bat.

-Udaleko Euskara koordinatzailea.

Idazkaria: Kultura eta Turismo Alorreko zuzendariak izendatuko du.

Baldin eta sari bat egile batek baino gehiagok egindako lan bati ematen bazaio, "ex aequo" banatuko da, egileen artean.

Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko du modalitate eta kategoria ezberdinetako edozein sari.

Epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, eta organo eskudunari aurkeztuko dio, horren gainean ebatz dezan.

7.-Ebatzi eta jakinarazteko epea, eta argitaratzea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Sariak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Sariak emateko ebazpena Udaleko Iragarki-taulan argitaratu behar da.

Saritu gabeko lanak Iruñeko Udaleko Kultura eta Turismo Alorretik (Descalzos k., 2-2.a) erretiratu ahalko dira, lehiaketaren epaia argitara eman eta hurrengo hilabetea bitarte. Udalak libreki erabili ahalko ditu hortik aitzina erretiratu gabe utzitako lanak.

Iruñeko Udalak, saria ordainduta, lan saridunari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu egilearengandik, beretako bakarrik eta mundu mailan; orobat, lan horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, libreki eta ezer gehiago ordaindu gabe, Jabetza intelektualari buruzko Legearen Testu Bateratuaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non eskubidea izanen baitu lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkotan aurkezteko. Horrek barne hartzen ditu ustiatzeko modalitateak oro, hau da, lana edozein euskarri edo formatotan erreproduzitzekoa, eta horien artean bereziki, hala liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizko batean egitekoa nola lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak, mundu osoko merkatuetan ustiatze aldera. Eskubide horien artean berariaz daude sarturik hala lanak on-line eran igorri eta ematea nola internet bezalako sare digital elkarreragileetan eskura jartzea.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea, bai eta Iruñeko Udalaren erabakiak ere, oinarriok interpretatzean sor liteken edozein zalantzaren aurrean.

8.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2008ko otsailaren 18an.-Paz Prieto Sáenz de Tejada, Kultura eta Turismo zinegotzi delegatua.

Iragarkiaren kodea: L0803129